Faktoria
ALZHEIMERRA
IMANOL DE LA VARGA | EITB MEDIA
Miren Altuna Azkargortak, CITA Alzheimer erakundeko ikertzaile eta neurologoak, Euskadi Irratiko "Faktoria"n eman dizkigu Alzheimer gaitzaren eta ikerketaren inguruko nobedadeen berri.
MIREN ALTUNA AZKARGORTA
Bizi itxaropenaren luzatzeak eta detekzio goiztiarrak ekarriko du Alzheimer gaitzaz diagnostikatutakoen kopuruak nabarmen gora egitea. Datozen urteetan, garapen bidean diren herrialdeetan ikusiko da batez ere igoera.
Bizi ohitura osasungarriak (ondo jatea, lo nahikoa egitea edota ariketa fisikoa egitea) gaitzaren garapena mugatzeko giltzarri direla azaldu digu CITA Alzheimer erakundeko Miren Altunak. Detekzioa errazteko, puntzio lunbarraren bidez egiten den lagin-hartzea, odolaren bidez hartzea izango ei da aurrerapauso nagusietakoa.
Behin gaitza diagnostikatuta, tratamendurik apenas dagoen oraindik. Altunak azaldu digu LECANEMAB izeneko botikak sortu duela itxaropena, hasierako ikerketek erakutsi dutelako gaitza % 30ean moteldu dezakeela. Hala ere, Europako Medikamentuen Agentziak, gaur gaurkoz, ez dio onarpenik eman, eta bere kostu ekonomiko altuak ere mugatuko luke botika horren merkaturatzea.
Gaitzari aurre egiteko dauden baliabideen inguruan galdetuta, bere iritzia ere eman digu. Uste du ez daudela baliabide nahikorik gaitzari aurre egiteko. Batez ere, Alzheimerraren lehen fasetan gaitzari aurre egiteko tresnak botatzen ditu faltan.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/25
Kirol Legez 26:51
2024/12/25
Goizak gaur 31:53
2024/12/25
#-goizak_gaur_ab-# 31:53
2024/12/25
Faktoria magazina 176:00
2024/12/25
Faktoria 12:13
2024/12/25
Goiz kronika asteburua 60:00
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa