Faktoria
IMANOL DE LA VARGA | EITB MEDIA
Algoritmoan egindako aldaketen ondorioz, 2022tik erdarak lehenetsi ditu Googlek euskararen gainetik. Orain, PuntuEUS bezalako elkarteek egindako salaketa aintzat hartu, eta atzera egin du. Josu Waliño PuntuEUS fundazioko zuzendariarekin hitz egin dugu "Faktoria"n.
Gehienontzat oharkabean pasa den aldaketak, berebiziko garrantzia du euskararen ikusgarritasunerako. PuntuEUS fundazioak egindako ikerketaren arabera, azken aldaketa egin aurretik, euskaraz egindako bilaketetan, kasuen erditan agertzen zen euskarazko orrialde bat lehen postuan, orain, kasuen % 73tan.
Wikipediaren kasuan, duela bi hilabete arte euskarazko orrien % 45 lehenesten zituen Googlek, orain, % 80.
Oro har, hizkuntza gutxituen kalterako izan den aldaketa da orain Googlek bertan behera utzi duena. Enpresa teknologikoak ohar bidez aitortu du PuntuEUS fundazioa bezalako elkarteen salaketak aintzat hartu dituela azken aldaketa hau egiteko.
Josu Waliño PuntuEUS fundazioko zuzendariarekin hitz egin dugu "Faktoria"n.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/25
Kirol Legez 26:51
2024/12/25
Goizak gaur 31:53
2024/12/25
#-goizak_gaur_ab-# 31:53
2024/12/25
Faktoria magazina 176:00
2024/12/25
Faktoria 12:13
2024/12/25
Goiz kronika asteburua 60:00
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa