Faktoria
Euskadiko PPeko presidentea
P.G. | EITB Media
Euskadiko PPeko presidenteak argi utzi du Gipuzkoako Batzar Nagusietan EH Bilduk boterea lortzea galeraziko duela baina negoziazioa exijitu die EAJ eta PSEri, legealdi osorako egonkortasun sendoa bermatu nahi badute. Ertzaintzaren barruko gatazkei dagokioenez, errua EAJ eta Urkulluri egotzi die.
Karlos Iturgaiz, Euskadiko PPko presidentea
Carlos Iturgaiz Euskadiko PPko buruak adierazi du hitz egin dutela EAJ eta PSErekin Gipuzkoako Batzar Nagusiei buruz baina negozazioak izatera iritsi gabe. Euren arteko ituna blindatu izana gogor salatu du eta PPren papera aldarrikatu du, legealdiko egonkortasuna bermatu nahi bada. "Faktoria"n egindako elkarrizketan esan du EAJk eta PSEk gutxietsi egin dituztela nahiz eta "determinanteak" diren: "Legealdia oso luzea da, inbestidura (Eider Mendozarena) egun bateko kontua baina gero legealdi osoa dator. Hor zer egin nahi dute EAJk eta PSEk? Egonkortasun sendoa nahi dute? Ba horretarako PP behar dute. Maiatzaren 28ko hauteskundeak eta gero mapa politikoa aldatu egin da Euskadin eta EAJ-k eta PSEk ez dute hori entzun nahi".
Uztailaren 23ko hauteskundeei begira berriz, Iturgaizek adierazi du lehia oso argi dagoela, Sanchez edo Feijóo, eta EAJri botoa ematea Sanchezen alde bozkatzea dela. VOXekin batera gobernatzeak egoneza sortzen dion galdetuta, gogora ekarri du Iturgaitzek Estatuko hirugarren alderdia dela eta ezberdindu egin ditu Valentzia, Balearrak edo Extremadurako kasuak; egonkortasuna bermatzea dela helburu nagusia, eta horregatik erabaki dutela Valentzian VOX Gobernuan sartzea eta ez, aitzitik, Extremaduran. Iragarri du, nolanahi ere, Extremaduran berritasunak izango direla aste honetan.
Tourrari buruz azkenik, pozik baina kezkatuta mintzatu da, pozik Euskadirentzako ezin erakusleiho hobea dela iritzita baina kezkatuta Ertzaintzaren barruko lan gatazkaren onodrioz istiluren bat izan ote daitekeen. Errua nolanahi ere, Jaurlaritza eta Urkullu lehendakariarena dela esan du Iturgaizek: "Ostalaritzan, Hezkuntzan, Osakidetzan, Ertzaintzan... denetan daude protestak eta arazoak. Horrek erakusten du EAJren ereduak porrot egin duela".
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/25
portobello 108:36
2024/12/25
Hiru erregeen mahaia 174:40
2024/12/25
Kirol Legez 26:51
2024/12/25
#-goizak_gaur_ab-# 31:53
2024/12/25
Goizak gaur 31:53
2024/12/25
Faktoria magazina 176:00
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa