Faktoria
Zibersegurtasuna
OIhane Yustos | EITb Media
Euskal Herrian "orduro milaka zibereraso izaten dira", Euskadi eta Nafarroako zibersegurtasun erakundeen arabera.
Ziber erasoak, Faktorian
audioak (1)
Informazio gehiago (2)
Uste baino maizago gertatzen dira internet bidezko erasoak, kasu askotan aitortzen ez diren arren. Nafarroan zenbatu dituzte kasuak, 40.000 egunero, zibersegurtasun erakundearen arabera. Euskadiko Zibersegurtasun erakundeak ziber-eraso eta ziber-inzidenteak bereziten ditu, erasoak "orduro milaka izaten dira eta hori, guk kontrolatzen dugu sare mugatuan bakarrik gertatzen da" Javier Dieguez zuzendariak dioenez. Ziber inzidenteak, gauzatu diren erasoak dira eta horiek gutxiago, "urte betean bikoiztu diren" arren. 800 pasa izan ziren 2022an, 400 inguru 2021an.
Badira horren adibideak. Bizkaia eta Nafarroako udalen azpiegitura sistema zaintzen duten bi erakundeei egin diete eraso eta zerbitzua blokeatuta izan dute hainbat egunez. Lizarrako alkateak, Koldo Leozek eman ditu xehetasunak Faktorian. Zerren bila zenbiltzan eta daturik eraman ote duten ez dakite baina, "15 egunetan bidali eta jasotako email guztiak" galdu dituzte. Larriagoa izan zen Kristinaren etxegintza enpresan gertatutakoa, "ia 11.000 euro galdu ditugu". Hackerra emailean sartu, euren ordainagiri bat aldatu, ziber-piraten kontu korrontea jarri eta bezero bati sinestarazi zioten bertan egin behar zuela egindako lanen ordainketa. Salaketa jarria dute baina, ez da ezer aldatu, "kontu korronte hori noren izenean dagoen badakigu baina, pertsona hori ez dute aurkitu". Familia-enpresa da Kristinarena, txikia eta galdutakoak min handia egin die baina, izan dituzte inguruan kasu gehiago, "Hernani eta Astigarragako bi enpresa, batek 100.000 euro galdu ditu besteak 50.000" eta Euskal Herritik kanpo, Andaluziako enpresek ere jo dute eurengana informazio eske.
Horrelakoetan zer egin behar da, iruzurra edo lapurreta egin digun sare horren erreskatea ordaindu? 'Ez dugu gomendatzen", Donetz Errasti zibersegurtasu ingeniariak dioenez; "ez dizu ezerk bermatzen lapurtutako informazio hori bueltan jasoko duzunik". Geroz eta gehiagotan gertatzen den eta gertatzen diren delituak dira, "ziberdelinkuentzia sektore errentagarria" delako, Javier Dieguez Euskadiko Zibersegurtasun erakundeko arduradunak. Azken ikerketek diote, narkotrafikoaren etekinak bikoiztu dituztela ziber-erasoek.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/25
Kirol Legez 26:51
2024/12/25
Goizak gaur 31:53
2024/12/25
#-goizak_gaur_ab-# 31:53
2024/12/25
Faktoria magazina 176:00
2024/12/25
Faktoria 12:13
2024/12/25
Goiz kronika asteburua 60:00
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa