Faktoria
ALZHEIMERRA
EIDER ARANBERRI | EITbMedia
Alzheimerrari aurre egiteko bidean, botika berri bat baimendu dezake Estatu Batuetako Medikamentuen Agentziak ostiral honetan. Lecanemab izeneko botikaren inguruko erabakia hartuko du eta Miren Altuna neurologoak dio fase goiztiarrenean dauden gaixoen bizimodua hobetzen lagunduko duela.
Alzheimerra
Ez da konponbidea, ez du inor Alzheimerretik sendatuko, baina aldaketa ekarriko du. Fase goiztiarrenean dauden gaixoengan egin diren entsegu klinikoek emaitza positiboak utzi dituzte. Adibidez, gaixoaren eta bere ingurukoen bizi kalitatean mesedea eragiten du. Ez agian beharko litzatekeen adinakoa, baina bai medikuengan itxaropena sortzeko bezain beste.
18 hilabetez iraun duten entsegu klinikoek ehuneko 27ko hobekuntza ekarri dute oraindik sintomak jasaten hasi ez diren gaixoentzat. Eta Miren Altuna neurologoaren arabera, "ez dago argi benetan eraginkorra izan litekeen. Argi dago pertsonen memoria, orientazioa eta euren autonomiari dagokionez mesedea eragiten duela, alor guztietan, baina hobekuntza txikia da, eta entseguen epea laburregia". Hori guztia gutxi ez balitz, zalantzak eragiten dituen bestea da bere "kostu ikaragarria". Kontuak kontu, bere eskuetara iristen den unean ez du zalantzarik izango. Bere pazienteei eskainiko die, gauzak argi esanda: paziente konkretu batzuetan soilik aplikatu ahalko da, eta, batez ere, ez du erabateko sendabidea ekarriko.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/25
Kirol Legez 26:51
2024/12/25
Goizak gaur 31:53
2024/12/25
#-goizak_gaur_ab-# 31:53
2024/12/25
Faktoria magazina 176:00
2024/12/25
Faktoria 12:13
2024/12/25
Goiz kronika asteburua 60:00
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa