Faktoria
Bitxikeria
Garazi Urdanpilleta | EITB Media
"The New York Times"i emandako elkarrizketan esan du Cate Blanchett aktore australiarrak 'Udako gau epela' poemak inspiratu duela bere hurrengo pertsonaia prestatzeko.
Kirmen Uribe
audioak (1)
Informazio gehiago (2)
New Yorkeko 06:00etan deitu diogu Kirmen Uribe idazleari "Faktoria" magazinean, eta albiste pozgarri batekin esnatu dugu. Cate Blanchett aktoreak The New York Times-en egindako elkarrizketan esan du ondarroarraren "Udako gau epela" olerkia izan duela inspirazio iturri bere film berriko pertsonaia prestatzeko. "Albiste pozgarria" dela esan du Uribek, AEBn ere bere bidea egiten ari dela erakusten duelako horrek.
The Paris Review-k argitaratu zuen iaz olerkia, Elizabeth Macklinek itzulia, eta Blanchettek azpimarratu zuen poema irakurri zuenean ez zekiela ongi zer egin horrekin, baina behin baino gehiagotan irakurri zuela eta testu osoaren bila jo zuela. Gaztetako maskulinitateaz eta adikzioaz ari den poema dela aipatu du australiarrak, eta bere pertsonaia osatzeko balio izan diola aitortu. Uribek azpimarratu du "bete-betean asmatu duela irakurketarekin". The New York Times-ek osorik argitaratu du poema.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/11/08
Kantu Kontari 52:52
2024/11/08
kultura.eus 27:09
2024/11/08
#-goizak_gaur_1400-# 31:16
2024/11/08
Kirol Legez 26:48
2024/11/08
Faktoria 16:07
2024/11/08
Goizak gaur 31:04
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa