12:04

Faktoria

Epidemiologia

Pello Latasa: 'Tximino-baztangarekin lotsa badago oraindik. Sexu estigma handia dago sexu praktika batzuekin'

Eusko Jaurlaritzako Epidemiologia arduradun berriak esan du dagoeneko 115 kasu badirela Euskal Autonomia Erkidegoan. Bi asteren buruan jarriko dituzte orain arte jasotako txerto denak. Hilabete amaierarako gehiago iritsiko direla espero dute

  • Pello Latasa, Jaurlaritzako Epidemiologia Estrategia arduradun berria. Argazkia: EITB Media

    Pello Latasa, Jaurlaritzako Epidemiologia Estrategia arduradun berria. Argazkia: EITB Media

    21:48 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskal Autonomia Erkidegoan, 115 pertsonek dute tximino-baztanga. Aurreko astearekin alderatuta, 30 kasu gehiago dira. Hala ere, egoera "egonkortzen" hasi dela esan du Pello Latasa Jaurlaritzako Epidemiologia Estrategia arduradunak, "Faktoria" saioan. Lagungarri izango da txertoa, esan duenez.

Orain arte jasotako 141 txertoak bi asteren buruan jarrita izango dituzte eta hilabete honen amaierarako espero dituzte dosi gehiago. Orain, transmisioa etetea da ezinbestekoa eta, aitortu duenez, ez da erraza, kutsatutakoen artean oraindik badagoelako lotsa. "Gauzarik garrantzitsuena da diagnostiko azkarra. Eta ikusten ari gara diskriminazioa badagoela. Sexu praktika batzuen gaineko estigma handia dago oraindik", esan du.

Covidari dagokionez, egoerak hobera egin du. Berehala hildakoen kopurua ere jaisten hasiko dela aurreratu du. Oraindik ez dago garbi laugarren txertoa orokortu egingo ote den eta ez dago argi, ezta ere, Carlos III Institutoak uztailean zenbatu dituen aparteko heriotzak zerk eragindakoak izan diren. "Oraindik hipotesietan ari gara", esan du eta gaineratu du bero kolpeak eragindakoez gain, hartu beharko direla kontutan beste patologietan nola eragin duten azken hilabeteko baldintzek.

Preserbatiboaren erabilerak 10 puntu egin du behera

Kezkatuta agertu da, bestalde, sexu bidezko gaitzak izaten ari diren egoerarekin. Ohartarazi du arriskuaren perzepzioa aldatu egin dela. Datua ere eman du: "2002an %64k erabiltzen zuen preserbatiboa sexu harremanetan. Zenbaki horrek hamar puntu egin du behera. Erlaxatzen ari gara", egin du azpimarra.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena