Faktoria
Espioitza politikoa
I.G. / J.L. | EITb Media
Erabiltzaileak ezer egin barik ere sartzen da programa telefonoan, memoria hegazkoarrean instalatzen da, ez du arrastorik uzten eta gailuko komunikazio guztietara heltzeko aukera dauka. Pegasusen gakoetako batzuk argitu ditugu.
Sistema eragile guztietako mugikorretako ahuldadeak baliatzen dituzte software hauek
Albisteak (2)
Informazio gehiago (2)
WhatsAppeko edo emaileko mezuak irakurri, eta sakelakoak jaso eta bidaltzen dituen komunikazio guztietara heldu. Hori da Pegasusek, NSO Group Israelgo enpresak garatutako espioitza softwareak, egin dezakeena (eta egiten duena). Izan ere, gutxienez 60 politikariren gailuetan sartu da, besteak beste Pere Aragones, Arnaldo Otegi eta Jon Iñarrituren telefonoetan, Citizen Lab ikertari talde kanadiarrak astelehenean argitara eman duen 'Catalangate' txostenaren arabera.
Igor Unanue S21sec enpresako arduradun eta zibersegurtasunean adituak Euskadi Irratiko Faktoria saioan azaldu duenez, softwareak "telefonoaren ahultasuna aprobetxatuz, SMSa abiatu, eta SMS horren bitartez, ezer egin barik, "zero click" metodoaren bidez infektatu egiten dira. Ez dute arrastorik uzten telefonoan, memoria hegazkorrean sartzen dira, ez bertoko memorian, beraz, ez dakigu hor dagoena ala ez dagoen".
Behin gailuan sartzen denean, denetarik egin dezake, mikrofonoa aktibatu/desaktibatu, nahi duena entzuteko, WhatsAppeko mezuak irakurri, emaileko mezu guztiak, SMS guztiak... eta mugikorrak mugitzen duen komunikazio guztia entzun dezake.
Gobernuei halako programak eskaintzen dien enpresa israeldarrari buruz, Unanuek esan du halako hainbat enpresa daudela munduan. "Lau inguru ezagutzen ditut -halako programak egiten dituztenak-, eta haien bezeroak gobernuak dira", haiek dira normalean software mota honetan inbertsioak egiten dituztenak, zerbitzu sekretuentzako, terrorismoaren aurkako taldeentzako... "eta egia da beste zerbaitetarako erabiltzen bada, ez dago ondo, baina nik ezagutzen ditudanak behintzat poliziekin egiten dute lan gehien bat".
Baina, ¿Nola jakin dezakegu gure telefonoa Pegasusek infektatu duen? Unanueren esanetan, Interneten badaude programak detektatzen dutenak sakelakoa Pegasusekin infektatuta dagoen, baina gero eta zailagoa da. Bertsio berriagoa sartu baldin badute telefonoan, zailago egiten da hori detektatzea. "Sistema eragileen bertsioen arabera lan egiten dute, haien lana detektatuak ez izatea da".
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/25
Kirol Legez 26:51
2024/12/25
Goizak gaur 31:53
2024/12/25
#-goizak_gaur_ab-# 31:53
2024/12/25
Faktoria magazina 176:00
2024/12/25
Faktoria 12:13
2024/12/25
Goiz kronika asteburua 60:00
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa