Faktoria
Edurne Zenarruzabeitiarekin
Edurne Zenarruzabeitiak Eibarren San Blas opilak egiten ikasteko ikastaroak ematen ditu. Gaur guri eman digu ikastaroa.
Maider Segurola lankideak egindako San Blas opilak
audioak (1)
Informazio gehiago (2)
Gaur, San Blas eguna izanik, opilak nola prestatzen diren ikasi nahi izan dugu "Faktoria" magazinean. Edurne Zenarruzabeitiak Eibarren San Blas opilak egiten ikasteko ikastaroak ematen ditu. Gaur guri eman digu ikastaroa.
Osagaiak:
-12 arrautza
-Sobre 1 legami
-150 gr txerri koipe edo gurin
-10 gr anis esentzia
-750 gr azukre
-2 kgr okindegiko irin (oreak behar duen kopurua bakarrik erabiliko dugu)
-300 gr. glas azukre
Prestaketa:
*3 arrautzetako zuringoak aparte utzi gero opilei zuritua emateko. Gainerako osagai guztiak bol batean nahasten joan hagaxkdun irabiagailua erabiliz. Irina bukaerarako utzi. aurrena kilo bat bota, eta pixkanaka gehitzen joan, orea loditu arte.
*Ondore, mahai gaina irinez estali, eta orea bertan jarri. Eskuekin landu orea jada eskuetan itsasten ez zaigun arte.
*Forma eman eta labeko erretiluan jarri (labeko paper gainean).
*180 gradutan berotu (goia eta behea, airerik gabe)
*3 zuringok elur-puntuan harrotu. Glas azukrea bota eta 10 minutuz irabiagailuarekin eragin. Geroko utzi
*Laberatu opilak. 20 minutuan egingo dira (badaezpada begiratzen joan)
*Beroak daudela, gainetik zuritu zuringo eta azukre nahasketarekin.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/25
portobello 108:36
2024/12/25
Hiru erregeen mahaia 174:40
2024/12/25
Kirol Legez 26:51
2024/12/25
#-goizak_gaur_ab-# 31:53
2024/12/25
Goizak gaur 31:53
2024/12/25
Faktoria magazina 176:00
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa