Faktoria
Legeak, sei hilabete
Euskadiko Eutanasiaren Berme eta Ebaluazio Batzordeko presidenteak eutanasia legeak gurean egin duen bidearen balorazio ona egin du: "Arduraz eta lanez betetako hilabeteak izan dira eta, batez ere, asko ikastekoak".
Eutanasiaren aldeko ekitaldi bat. Argazkia: EFE
Sei hilabete beteko dira aste honetan Espainiako Eutanasia Legea onartu zenetik. Geroztik, Araban, Bizkaia eta Gipuzkoan, 34 eutanasia eskari jaso dira guztira. Horietatik zortzitan prozedura amaitu aurretik hil dira gaixoak eta beste 13 laguni eragin zaie heriotza eutanasia eskubidea baliatuta. Itxaso Bengoetxea Euskadiko Eutanasiaren Berme eta Ebaluazio Batzordeko presidentearen arabera, oraindik oso goiz da joera zein den adierazteko. Azpimarratu du, nolanahi ere, "oso oso urruti" gaudela Iparraldeko herrialdeetako eutanasia bidezko heriotza portzentaietatik. Herbereetan heriotza guztien % 4a osatzen dute eutanasia bidezkoak; Belgikan, berriz, % 2a.
Bengoetxeak azaldu du "arduraz eta lanez betetako hilabeteak" izan direla azken sei hilabete hauek. Baina, "batez ere", zehaztu du, "asko ikastekoak". Adierazi du lehen kasu publikoa izan ezik, gainontzeko prozedura guztietan egin dutela gaixoek eskaria euren borondatez, eta familientzat gogorra izan dela, baina ondoan izan dituztela. Gainera, azpimarratu du lege berriak erronka ekarri diela osasun arloko langileei.. "Paradigma aldaketa ekarri du gure egitekoan. Kostako da, baina bagabiltza", esan du.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/25
Kirol Legez 26:51
2024/12/25
Goizak gaur 31:53
2024/12/25
#-goizak_gaur_ab-# 31:53
2024/12/25
Faktoria magazina 176:00
2024/12/25
Faktoria 12:13
2024/12/25
Goiz kronika asteburua 60:00
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa