Faktoria
Confebask
E.B.| EITB MEDIA
Espainiar Estatuan kotizazioa enpresariek ordaindu beharreko beste zerga bat dela eta hori igotzerakoan enpresarien zama handituko delako zalantzak agertu ditu Zubiaurrek Espainiako Gobernuak egindako proposamenaren aurrean.
Eduardo Zubiaurre
Informazio gehiago (2)
Gizarte Segurantzara egin beharreko ekarpena, beste herrialdeetan ez bezala, espainiar Estatuan enpresariek ordaintzen duten beste zerga bat dela eta hori igotzeak enpresariek dituzten kostuak garestitzea ekarriko duela erantzun du Eduardo Zubiaurre Confebask Euskadiko Enpresarien Elkarteko presidenteak "Faktoria"n; ohartaraziz hori ez dela "lagungarria izango lanpostuak sortzeko eta susperraldiaren bidetik sakontzeko"
PPren lan erreforma bertan behera uzteko negoziazioetan ere, enpresarien egoera aintzat hartzea ezinbestekoa dela defendatu du Zubiaurre: "Hartzen den erabakiak jaso beharko du krisi garaian doikuntzak egiteko erraztasuna, liskarrik gabe. Kaleratzeak normaltasunez eta merkeago egin ahal izateko"
Dumping fiskala
Madril azken urteetan oso Erkidego lehiakorra bihurtzen ari dela erantzun du Zubiaurrek Iñigo Urkullu lehendakariak eta Isabel Díaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidenteak zergen harira izan duten aurrez aurrekoaz galdetuta. "Zerga politikarekin besteak beste, testuinguru egokia sortzen ari da Madrilgo Erkidegoa enpresarientzat. Euskadin aldiz, lehiakortasuna galtzen ari gara. Ondarearen gaineko zergak kalte handia egite digulako".
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/27
zidorrean 54:10
2024/12/27
Norteko Ferrokarrila 52:02
2024/12/27
Arratsean 40:24
2024/12/27
Arratsean 54:13
2024/12/27
Mezularia 64:41
2024/12/27
Baipasa 174:54
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa