Faktoria
Jaurlaritzaren bozeramailea
P.G. | EITb Media
Bingen Zupiriaren hitzetan, "ezker abertzaleak biktimen alde egiten duen edozer, biktimek ontzat hartzen badute, lagungarri izango da guztiontzat. Otegik aurrekontuak jarri dituen lekuan biktimak jarri izan balitu, hobeto".
Bingen Zupiria, Jaurlaritzaren bozeramailea
audioak (1)
Informazio gehiago (2)
Bingen Zupiriaren hitzetan, duela 10 urte, ETAk armak utziko zituela iragarri zituenean hasi ziren bizikidetzaren oinarriak jartzen eta indarkeria guztien biktimen lekuan jartzeko ordua iritsi dela. Hari horretan kokatu ditu ezker abertzaleak biktimen mina ez zela inoiz gertatu behar esanez aste honetan egindako adierazpenak baina "Faktoria"n egindako elkarrizketan ohartarazi du denborak erakutsiko duela korapilo berri bat diren edo beste zerbait: "Rodriguezek eta Otegik esan zuten eurek esandakoek ez dutela zertan ezer aldatu behar; ni ez nator bat, nik uste dut esaten dutenak eta esango luketenak mesede handia egin diezaiokeela biktima askori eta horrek lagunduko liguke beste korapilo bat askatzen".
Otegik presoak espetxetik ateratzea lortzeko Sanchezen aurrekontuak babesteko prest azaldu ondoren sortu den polemikaren harira, Zupiriak esan du ulertzen duela Otegik presoen gaia mahai gainean jartzea: "Zer gutxiago? Nik uste du zorretan daudela preso horiekin eta zor bat dutenez gero, zerbait egitea. Seguruenera, biktimen alde egiten duten edozer biktimek ontzat hartzen badute, lagungarri izango da guztiontzat. Otegik aurrekontuak jarri dituen lekuan biktimak jarri izan balitu hobeto". Bat egin du Zupiriak ETAko hainbat presok atzo kaleratutakoarekin, "ez da justua indarkeriaren zama guztia euren gain uztea eta hori bultzatu eta babestu duen erakunde politikoak ardurarik bere gain ez hartzea".
Zaldibar
Zaldibarko zabortegiarekin lotuta, Zupiriak argitu du jabe den Verter Reciclyng enpresak ez diola jakinarazi Jaurlaritzari likidazio fasean sartu denik: "Jaurlaritzak ez du zuzeneko informaziorik jaso likidazioaz. Egia da zor bat duela baina ez Jaurlaritzarekin, gizarte honekin baizik, diru asko erabili behar izan delako zabortegia egonkortu eta ixteko. Zorrak zorrak dira eta ordaindu egin behar dira". Auzi honetan epaileek ere izango dutela zeresana gaineratu du Jaurlaritzaren bozeramaileak.
Aurrekontuak
Jaurlaritzaren datorren urteko aurrekontuei buruz bestalde, gogora ekarri du berez, Jaurlaritzak ez duena inoren beharrik, aurrekontuak bai ala bai aterako direla, baina onartuz, hortik aurrera, zenbat eta babes handiagoa izan, hobea izan daitekeela. EH Bildurekin akordio biderik ikusten duen galdetuta, Zupiriak zehaztu du "Nafarroan eta Madrilen EH Bilduk Sanchezen eta Chiviteren aurrekontuak babestu beharra argi ikusten duela baina EAEn Jaurlaritzak ez dituela bere botoak behar". Adierazpenen gainetik, ekintzak daudela erantsi du.
Lege proiektuak
Ikus-entzunezko lege proiektuari buruz, defendatu du Estatuko hizkuntza guztiek lekua izango dutela finkatzea lege proposamen horretan, "erkidegoz erkidego finkatzea oso zaila izango delako bestela". Hezkuntza lege berriari buruz, berriz, adierazi du eztabaidak ez duela euskararen erabilerara eta ikastetxeen titulartasunera mugatu behar, biak oso garrantzitsuak izanik ere: "Hizkuntzari dagokionez, hainbat arlo daude guk eragiteko hezkuntza munduan: euskaraz bizitzeko, entzuteko eta hitz egiteko arazo gehien duten lurraldeetan euskararen erabilera sustatzearekin dute zerikusia, aisialdian, lanean, jolasean, mundu digitalean euskarazko jarduerak eskura izan ditzan".
Eskola kirola 0 eta 6 urte bitarteko haurretara zabaltzeko aukeraren inguruan, azkenik, Zupiriak adierazi du helburua dela txiki-txikitatik jarduera fisikoa eta bizitza aktiboa izatearen garrantziaz ohartarazi nahi dituztela.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/11/12
zidorrean 54:46
2024/11/12
Lizardiren Baratza 58:19
2024/11/12
Baipasa 175:47
2024/11/12
Arratsean 52:05
2024/11/12
Mezularia 67:02
2024/11/12
Kantu Kontari 54:32
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa