Faktoria
EH Bildu
Maddalen Iriarte EH Bilduk Legebiltzarrean duen bozeramailearen ustez, lehendakariak hezkuntza akordiorako eman zuen 2022rako data azkarregi izan liteke. Eragile guztiekin ondo aztertu eta tajutu behar dela dio, eta 'pausarik gabe baina presarik gabe' lan egiteko eskatu du.
Maddalen Iriarte
Albisteak (2)
audioak (1)
Informazio gehiago (2)
EH Bilduk hezkuntza ituna lortzea erronka gisa jarri du. Asteburuan aurkeztu du esparru honetarako duen proposamena, 'ilusio handia' sortu duena, Maddalen Iriarte legebiltzarkidearen hitzetan. Hezkuntza ataka batean dagoelako, EH Bilduk Legebiltzarrean duen bozeramailearen ordezkariak "Faktoria" albistegian esan duenez. Demografiak eta haurren segregazioak jarri du Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza egoera zailean eta gaiari heltzeko ordua dela uste du koalizio abertzaleak.
"Orain arteko eredua irauli eta hezkuntza komunitatearekin lotutako akordioa" nahi luke EH Bilduk, eskola izan dadin "gela barruan sartzen dena eta kanpokoa ere", dio Iriartek. Eta batez ere, 'komunitatean errotuta egon behar du'. Maddalen Iriartek dio, udalen paperari garrantzi handia eman behar zaiola.
Iñigo Urkullu lehendakariak 2022rako itxi nahi du akordioa. Geldoago joan nahiko luke EH Bilduk, "pausarik gabe baina, presarik gabe" lan egiteko, eragile guztien iritziak biltzeko denbora egon dadin. Baina, akordiorako aukera ikusten du Maddalen Iriartek, "hezkuntza akordio baterako moduak eta bideak daude' baina, ahaleginak egin behar direla dio. 'Batek zein bestea egin behar du ahalegina" esan du Iriartek, 'baita Jaurlaritzak ere'. 'Ziurrenik guztiok egin beharko dugu sakrifizioren bat' esan du Euskadi Irratian, "guztiok utzi beharko dugu zerbait alde batera baina, kalitatezko euskal hezkuntza eraikitzeko aukera" dagoela uste du.
Autogobernua
Hasi den urte politikoan autogobernuaren eztabaidari benetan helduko ote zaion galdetuta, Iriartek EAJ eta Elkarrekin Podemosekin egindako akordioaz ondorengoa erantzun du: "Oinarrizko akordioa egin badago eta ez genuen egin gero kajoi batean sartzeko. Orain erabaki beharko dugu zer egin horrekin. Aukera bat da erakartzea PSE edo bestea, sozialisten betoa onartzea, erabakitzeko eskubidean adibidez". EH Bilduk ez du gai honi buruz legez besteko proposamenik aurkezteko asmorik baina, ohartarazpena utzi du Euskadi Irratian Iriartek; ez dute auzia sinne die luzatzen utzi nahi. EH Bilduko legebiltzarkideak erantsi duenez, "ez da erabakitzeko eskubidearen eztabaida itxiko eta eskubide hori gauzatu gabe ezingo dira eskubide historikoak berritzea eta indarrean jartzea".
Sareren ekitaldiaren polemika
Sarek asteburuan Arrasaterako deitua zuen ekitaldiaren inguruan sortu denaz, ultraeskuinak eta eskuinak "gezur bat, fake bat" sortu zutela uste du Iriartek. 10 urte bete dira Aieteko hitzarmen sinatu zenetik eta "hobeto gaude"la esan du legebiltzarkideak, asko hobetzeko dagoen arren, "biktimen erreparazioan eta presoen inguruan". Atal honetan sartu du "bizi arteko kartzela zigorrik ez egotea eta hori zen Sarek egin nahi zuena". Ez zen omenaldia izan, ez zen ongietorri bat, "eskaera legitimo bat zen eta bazterrak nahastu eta egoera tenkatu nahi zen", esan du Iriartek. Bere iritziz, EAJk eta PSEk neurri batean beste alde horri babesa eman zioten, eta hori "arduragabekeria izan zen".
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/26
Kantu Kontari 55:28
2024/12/26
Faktoria 23:23
2024/12/26
kultura.eus 27:18
2024/12/26
#-goizak_gaur_1400-# 31:24
2024/12/26
Kirol Legez 28:29
2024/12/26
Goizak gaur 30:23
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa