Faktoria
ELA
Jone Larrañaga | EITb Media
Elkarrizketa sozialerako mahaian patronalak onartzen dituen gaiak baino ez direla eztabaidatzen azpimarratu du ELAko idazkari nagusiak.
Mitxel Lakuntza
Informazio gehiago (2)
"Akordio horretan beti hitz egiten da patronalak nahi dituen gauzetaz. Horrekin gobernuak egiten du ahal duen propaganda eta ordezkaritzaren % 30 duten UGT eta CCOO sindikatuek baliatzen dute aukera ikusgarritasun mediatikoa lortzeko". Laburpen horrekin sintetizatu du "Faktoria" albistegian Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak elkarrizketa sozialerako mahaiaren kontrako jarrera. "Horrelako mahaiek", jarraitu du, "gabezi asko dituzte edukietan eta printzipio demokratikoetan".
Lakuntzaren arabera, prekarietateaz eta lan istripuez hitz egin beharko litzateke horrelako foroetan; baina ez da hala gertatzen. ELAko ordezkariak bi gai horietan sakontzea ditu epe motzeko erronka nagusi. Horrezaz gain, bereziki kezkatuta agertu da pentsioen etorkizunaz eta lan erreforma bultzatzeko mugimendu politiko eraginkorren faltaz. Egoera horren kontra mobilizatzeko greba orokorra egingo dela ziur agertu da baina ez du datarik aurreratu nahi izan. "Greba batek izan behar du, batez ere, eraginkorra eta horretarako asmoak eta epeak ezagutu behar ditugu. Badakigu gobernuak ez duela gehiengorik, EH Bilduren eta EAJren bozkak behar dituela eta alderdi horiei eskatu nahi diegu konpromisoa argia", adierazi du.
110 urte dituen ELA sindikatuaren bidetik, koherenteena da independentziaren aldeko jarrera
ELAk datorren urrian egingo du Kongresua. Eta bertan, lehen aldiz, independentziaren aldeko adierazpen argia egingo du sindikatuak. "Lau urte hauetan berretsi egin da hartutako bidea. Kataluiniaren gaiarekin, pandemiarekin, euskararekin gertatzen ari denarekin... argi geratzen ari da zein gabezi dugun herri honetan. Arrazoi demokratiko eta politikoengatik, hautu koherenteena hori da", azpimarratu du. Zehaztu du ez dutela independentziara alde bakarreko bidetik egiteko bokaziorik baina, aurrean dagoen interlokuzioaren jarrera ikusita, beste aukerarik ez dagoela: "Independentzairen aldeko gehiengo horiek sortzeko, aldebakarraren bidetik abiatu behar dugu, jakinda ere zailtasunak ditugula eta independentistak ez garela gehiengoa".
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/11/12
Lizardiren Baratza 58:19
2024/11/12
Arratsean 52:05
2024/11/12
Mezularia 67:02
2024/11/12
Kantu Kontari 54:32
2024/11/12
kultura.eus 27:21
2024/11/12
Arratsean 27:58
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa