12:33

Faktoria

Eskoriatza

Zubizarreta: "Uste baino txikiagoak izan dira kalteak Eskoriatzan"

Pilar Goya | EITB Media

Bart iluntzeko ekaitzak Debagoiena kolpatu zuen gogorren, bereziki Eskoriatza. Bertatik bertara kontatu du "Faktoria" saioak ekaitzaren biharamuna.

  • Eskoriatzako uholdearen irudi bat

    Eskoriatzako uholdearen irudi bat

    4:26 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Irudi ikusgarriak utzi arren, azkenean uste baino txikiagoak izan dira bart iluntzek ekaitzak Debagoienan utzitako kalteak. Eskoriatzan, Dorrebaso magalean izan dira kalte handienak... Arizmendi ikastolan batez ere. 46 litro ordu batean bota zituen zenbait unetan. Metro bete ur hartu zuen kiroldegiak eta patioak igerileku baten itxura hartu zuen. Lokatza kentzeari ekin diote goizean.

Unai Busturia ikastolako zuzendariarekin hitz egin du "Faktoria"k. Berak esan digu eskertuta dagoela kalteak ikastolaren eraikinetik kanpo izan direlako, kiroldegian eta patioan eta ekaitzaren unean ikasleak ez zeudelako ikastolan. Jose Luis Zubizarreta alkatea bere aldetik, kalteak ajsan dituzten zonaldeak bisitatu ditu, ikastola eta industrialdea batez ere: "Kalteak uste baino txikiagoak edo behintzat lokalizatuagoak daude, orain egin beharreko guztiak nola egin aztertu behar dugu, ikastola, industrialdea eta udalaren artean".

Ikastolaren azpian dagoen indusrialdean ere kalte batzuk antzeman dituzte. Herritar batzuk kexu azladu dira, hibaia ez delako behar bezala garbitzen eta dauden zuloak adarraz eta zikinkeriz beteta zeudenean iritsi delako ur kolpea. Udalak dio magala berez dela urtsua eta atzokoa neurriz kanpokoa izan zela.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena