Faktoria
Hauteskundeak Eskozian
Mikel Rotatxe | EiTB Media
Ben MacPherson SNPren hautagaia eta jarduneko Finantza Publikoko ministroa elkarrizketatu dugu 'Faktoria'n, Eskoziako hauteskunde-egunaren harira. Erreferenduma eta batasun britainiarra daude jokoan.
Nicola Sturgeon
Informazio gehiago (2)
"Super osteguna" Britainia Handian. Parlamentu nazionalak berrituko dituzte Eskozian eta Galesen, eta udal erakundeak Ingalaterran. Brexit osteko lehen bozak dira, eta estatu britainiarraren batasuna eta oinarriak daude jokoan. Eskozian, erreferendum berria agindu du SNPk, eta Galesen inoizko babesik handiena du independentismoak. Baina Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroak argi esan du ez duela galdeketarik baimenduko.
"Faktoria"n, Eskoziako egoera politikoa eta independentsmoaren etorkizuna aztertu ditugu Ben MacPherson SNPren hautagai eta jarduneko Finantza Publikoetako ministro eskoziarrarekin. Boto-kutxetan gehiengoa lortuz gero, erreferenduma antolatuko dutela azaldu du, baina osasun-krisia lehenetsiz: “Ezer baino lehen, SNPren gobernuak lehentasunezkotzat joko du pandemiari aurre egitea. Eta unea iristen denean, independentziari buruzko erreferenduma nahi dugu, legealdi honetan bertan, Eskoziako herritarrek bere etorkizunaz erabaki dezaten”. Nabarmendu duenez, gobernu britainiarrari galdeketea ahalbidetzea dagokio, Erresuma Batua "kontsentsu-batasuna" delako.
Sturgeon vs Salmond
Inkesten arabera, Nicola Sturgeonek jarraituko du Eskoziako ministro nagusi karguan, eta Nere Arruti Aberdeengo Unibertsitateko irakasle ohiak azaldu duenez, bera da SNPren arrakastaren "giltza": "pandemia pedagotiatik eta enpatiatik kudeatu du, hanka sartu duenean barkamena eskatu du eta jendeak errespetua dio". Aurrez aurre du boto paperetan Alex Salmond bere aurrekoa: "Salmond dinosauro txikia da, zonbie bat, eta Sturgeonen etsai intimoa, Arzalluz Garaikoetxeari zitzaiona". Sexu-abusuei lotutako akusazioen ondotik, akabatuta ikusten dute Salmond.
Eskoziako barne-politikatik Europara egin dugu jauzi. Eta balizko Eskozia independente batek Europako Batasunera itzultzeko bide politiko eta juridikoa aztetu dugu Joxerramon Bengoetxea Zuzenbide doktorearekin eta Mikel Reparazekin.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/25
Kirol Legez 26:51
2024/12/25
Goizak gaur 31:53
2024/12/25
#-goizak_gaur_ab-# 31:53
2024/12/25
Faktoria magazina 176:00
2024/12/25
Faktoria 12:13
2024/12/25
Goiz kronika asteburua 60:00
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa