Faktoria
MIREN BASARAS
Mikel Yarza | EiTB Media
Txertaketa kanpainako arazoak eta kutsatzeen goranzko joera kezkagarritzat jo du Miren Basaras Euskal Herriko Unibertsitateko mikrobiologoak eta zuhurtziaren alde egin du, birusari aurre egiteko.
Miren Basaras mikrobiologoa.
Informazio gehiago (2)
"Oraindik goiz da" AstraZenecaren lehen dosia hartu dutenekin zer egin erabakitzeko, Miren Basaras EHUko mikrobiologoaren arabera. Europako Medikamentuen Agentzia entsegu klinikoak egiten ari da etxe ezberdinetako bi dosi hartuz gero "zer gertatzen den" argitzeko eta, Basarasek "Faktoria"n adierazi duenez, “hurrengo asteetan ikusiko ditugu emaitzak”.
Basarasek gogorarazi du txertaketa irizpideak "ez direla berdinak" herrialde guztietan. Erresuma Batuan, esaterako, adina guztietako pertsonei eman dietela orain arte Astrazeneca txertoa eta pertsona gazteen artean izan duen eraginaz ohartuta erabaki dutela aurrerantzean 30 urtetik beherakoei ez ematea.
Astrazenecaren txertoak odolbiduekin duen loturari buruz adierazi du "zergatik eragiten dituen argitzea" falta. Basarasen esanetan, horrkein batera argituko du EMAk datozen asteetan zer nolako eragina izan duen Astrazenecaren txertoak emakume eta gizonen artean.
EAEko kutsatzeen gorakadari dagokionez ohartarazi du egunotako datua "Aste Santu aurrekoak" direla eta "datorren astetik aurrera" hasiko garela goranzko joera are argiagoa ikusten. Kutsatzeen gorakada ez ezik, “kezkagarri” jo du ospitaleetara eta ZIUetara geroz eta pertsona gehiago iristen ari direla.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITBMusika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/25
Ekosfera 55:53
2024/12/25
portobello 108:36
2024/12/25
Hiru erregeen mahaia 174:40
2024/12/25
Kirol Legez 26:51
2024/12/25
Goizak gaur 31:53
2024/12/25
#-goizak_gaur_ab-# 31:53
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa