12:28

Faktoria

Jon Mirena Landa

"Naparraren kasuan, ikerketa axalekoa izan da, motela eta oztopatzailea"

Pilar Goya | EiTB media

EHUko Zigor Zuzenbideko katedradun eta UNESCOko Giza Eskubideen Katedrako zuzendariaren hitzetan,"estatuak ez du ikerketa eragingarria bermatu; giza eskubideen urraketa argia izan da".

  • "Naparraren" desagertzear iburuzko txostena eman dio Jaurlaritzak familiari.

    7:57 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Giza eskubideen bortxaketa kasu larrien egia ezagutzeko eskubide eguna dela baliatuta, Jaurlaritzak "Naparra" zenaren familiaren esku utzi du auziari buruzko txosten monografikoa. Txostenaren zuzendari, Jon Mirena Landa Zigor Zuzenbideko katedradunak "Faktoria"n azaldu duenez, Estatuak norainoko ikerketa egin duen aztertu dute nazioarteko ikuspegi batean oinarrituta, "Estrasburgoko auzitegia bagina bezalako azterketa egin dugu".

Azterketa horren ondorio nagusia izan da ikerketa ez dela inondik ere sakona izan, behin eta berriro atzerapenak izan dituela eta  oztopoak jarri direla  etengabe, frogak lortu, lekukotzak jaso edo miaketak egiteko eskariak izan direnean. Bereziki larritzat jo du "Naparraren" familiak epaile eta fiskalekin  borrokatu behar izan duela ikerketa hil ez zedin, familiaren ekimenez eutsi zaiola auziari.

Landaren hitzetan, "Hainbeste urte pasa badira ere ikertu eign behar da, gaur desagertuta jarraitzen duelako Jose Migel Etxeberriak, gaur egiten ari den giza eskubideen urraketa bat ere badelako". Landak argitu du bi hipotesi daudela  "Naparraren" desagertzeaz:  Komando autonomoak edo Estatuak eragindako desagertzea izatea: "Bata edo bestea izan, ikerketaren azterketari dagokionez berdin dio", eragingarria izatea da kontua.

Jose Migel Etxeberria Alvarez, ETAko eta Komando Autonomoetako kide izan zena, 1980an desagertu zen, erbestean zegoela.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena