10:53

Faktoria

Bakartxo Ruiz, Faktorian:

"Desadostasunak desadostasun, ezkerreko gehiengo alternatiboak sendotu behar dira"

Nafarroako gobernuarekin aurrekontu-akordioa lortu berritan, Bakartxo Ruiz EH Bilduren eledunak onuragarritzat jo du adostutakoa, eta bereizi egin ditu Iruñeko eta Madrilgo sintonia-giroak.

  • Bakartxo Ruiz

    Bakartxo Ruiz

    10:40 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Aurrekontu-proiektua aurrera ateratzeko negoziazioak "zailak" izan direla aitortu du Euskadi Irratiko "Faktoria"n Bakartxo Ruiz EH Bilduren Nafarroako Parlamentuko eledunak, baina emaitza "onuragarria" izan dela, pertsonak "erdigunean" jartzen dituen akordioa lortu dutelako. Ruizek aitortu du, hori bai, hainbat gaietan amore eman behar izan dutela -zerga-erreforman esate baterako-, eta Europako funtsen banaketan desadostasunak daudela.

EH Bilduren eta PSNren arteko harremanak "normalduta" daudela iritzi dio EH Bilduren eledunak, eta garrantzitsua dela eskuinaren aurrean "ezkerreko gehiengo alternatiboak" eraiki eta indartzea, "desadostasunak desadostasun". Iruñeko eta Madrilgo sintonia-giroak bereizi ditu era berean, eta nabarmendu du ez dela kontraesankorra Nafarroako kontuetan abstentziora jotzea eta Espainiakoak babestea, testuingurua "ezberdina" delako.

LKN artistak parlamentuaren egoitzaren aurrean eginiko horma-irudiaz galdetuta, Ruizek onartu du "lotsa" eragiten dion arren, "estetikoki" gustatu zaiola eta "probokatzailea" dela: "Nahiago dut horma-irudian nire burua ikusi, Javier Esparza edo Ana Beltran baino".

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena