Faktoria
BINGEN ZUPIRIA, FAKTORIAN
Neurririk hartu ezean egoerak "okerrera" egingo duela ohartarazi du Jaurlaritzaren bozeramaileak, eta dei egin die herritarrei, isunak isun, eta alarma egoerarik baztertu gabe, arduraz joka dezaten.
BINGEN ZUPIRIA
Albisteak (4)
Informazio gehiago (2)
Debekuen gainetik gomendioak hobetsiz, Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Bingen Zupiriak 'Faktoria' albistegian aitortu du kasu batzuetan ez dutela tresnarik arauak betearazteko, baina ezinbestekoena "nork bere jokabidea zaintzea" dela: "Edozein egon liteke kutsatuta, eta, debeku eta isunetatik harago, kontzientzia da garrantzitsuena". Neurririk hartu ezean, Zupiriak ohartarazi du egoerak "okerrera" egin dezakeela 15 egun barru, eta erietxeek "gainezka" egin dezketela.
Bozeramailearen ustez, herritarrek jarrera aldatzea "garrantzitsuagoa" da, EAEko Auzitegi Nagusiak talde bilerak mugatzeko Jaurlaritzaren erabakia bertan behera uztea baino. Alarma egoera berrezartzeaz, berriz, nabarmendu du herritar askok babestuko luketela neurria, eta "modurik aurkituz gero, egingo dela". Ostalaritzaz, azkenik, Zupiriak agindu du laguntza-lerro berriak onartuko dituztela, "egoerak okerrera eginez gero".
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/28
Hitza Jolas 50:01
2024/12/28
Kirol Legez 28:59
2024/12/28
#-goizak_gaur_ab-# 30:59
2024/12/28
Amarauna 174:29
2024/12/28
Landaberri 53:50
2024/12/28
Goiz kronika asteburua 124:21
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa