Faktoria
ORDIZIA
Ordiziako alkateak zailtasunak ikusten ditu igandean boto eskubidea bermatzeko. Ezenarrok 'Faktoria'n azaldu digu Udala bere eskuetan dagoen guztia egiten ari dela.
ADUR EZENARRO, ORDIZIAKO ALKATEA
Adur Ezenarro oso kritiko agertu da datuen inguruan jaurlaritza egiten ari den kudeaketarekin Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan. Jaurlaritzako Osasun Sailaren gardentasun falta iradoki du. Esan du "datu dantzarekin aspertuta dagoela" eta "ulertzen ez denak ezinegona, ezjakintasuna eta izua sortzen duela herritarren artean".
Igandeko hauteskundeei begira, aurrez aurreikusitako protokoloa indartzen ari direla azaldu digu. Besteak beste, mahaiak koloreekin adieraziko dituzte, ilara ezberdinak antolatuko dira, zaintzaileak egongo dira eta pertsona zaurgarrientzako ordutegi tarteak ezarriko direla aurreratu digu. Negatibo eman arren, bigarren test baten zain dauden herritarrentzako ordutegi berezitu bat zehazteko lanetan ari direla ere adierazi digu.
Hala ere, Ezenarrok ez du batere argi nola bermatuko den herritarren boto eskubidea. Bigarren PCRaren zain daudenek ezin izango dutelako boto papera hauteslekuan hartu. Ordiziako alkateak eskatu du pertsona horiei alderdi guztietako paperak etxera eramatea.
Koronabirus agerraldiari lotuta, alkateak esan digu beste taberna bat itxi behar izan dutela herrian bezero batek positibo eman ostean.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/25
Ekosfera 55:53
2024/12/25
portobello 108:36
2024/12/25
Hiru erregeen mahaia 174:40
2024/12/25
Kirol Legez 26:51
2024/12/25
#-goizak_gaur_ab-# 31:53
2024/12/25
Goizak gaur 31:53
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa