Faktoria
Automozioa larri
GORKA OTAEGI
Koronabirusaren krisiak, klima aldaketak eta mugikortasun berriak ataka estuan jarri dute automozioa. EAEn 100.000 langile dituen sektoreak "aldaketa handiak" egin beharko ditu bizirik jarrai dezan
Fagor Arrasate lantegian Edorta Mendieta komunikazio buruarekin izan gara segurtasun tartea zainduz
Informazio gehiago (2)
"Itxialdi aurreko garaiarekin alderatuta, auto berrien salmenta %65 jaitsi da". Gaursa taldeko kontzesionarioen zuzendari nagusi Alex Rodriguez-ek datu horrekin laburbiltzen du maiatzaren 11n kontzesionarioak berriz ere zabaldu dituztenetik duten lan-martxa. "Jendeak eskaintza bereziak dituzten kotxeak eskatzen dizkigu, bezeroek prezioari ematen diote lehentasuna", azpimarratzen du Rodriguezek, gaineratuz, itxialdiaren eraginez kontzesionarioek stcok handia dutela eta hori saltzeko "eskaintza handiak" egiten ari direla. "Autoa erosteko momentu ona da hau", dio Toyota-Japancar kontzesionarioetako salmenta arduradun Sabin Astorkizak.
Dena den, argi dute etorkizun hurbilean kontzesionarioek negozio eredua aldatu beharko dutela: "Deskarbonizazioak aurrera jarraitzen du eta baita horrekin lotutako hiritarren mugikortasun ohitura aldaketek ere. Gero eta jende gehiagok erabakitzen du kotxea erosi beharrean alokatzea, eta behar beharrezkoa duenean soilik. Datozen 10 urteotan aldaketa handiak gertatuko dira mugikortasunean", dio Astorkizak, nabarmenduz kontzesionarioek ezingo dutela biziraun autoak saltzetik bakarrik; "mugikortasun enpresak izango gara".
Auto pribatuaren salmenta eta erabilera muriztuko diren arren, kotxeak beti beharko direla uste dute automoziorako prentsak egiten dituen Arrasateko Fagor-en. Dena den, etorkizuneko autoak "gero eta eraginkorragoak" izango direla adierazi digu Edorta Mendieta komunikazio arduradunak. "Gure bezeroek gero eta material arinagoak erabiltzen dituzte autoek gutxiago pisa dezaten. Gama altuko markak zuntzezko autoak fabrikatzen hasi dira".
Arrasateko lantegira egin dugun bisitan, bertatik bertara ikusi ahal izan dugu langileen % 80k lanean jarraitzen dutela. "Krisiak sektoreko enpresa gehienei baino gutxiago eragin digu dure proiektuak epe luzeakoak direlako; orain egiten ari garen makinak duela urtebete luze eskatutakoak dira", azaltzen du Mendietak, "dena den, momentu honetan eskariak asko jaitsi zaizkigu".
Jaitsiera hori % 70 ingurukoa izan da autoentzako piezak egiten dituen Azpiaran lantegian. Fernando Otero industria zuzendariak azaldu digu lantegiak ERTEa eskatu behar izan duela. "Laguntza ona izan da lanpostuei eutsi eta enpresa zabalik mantentzeko, baina, kontzesionarioak itxita egon dira eta merkatua bera ere bultzatu egin beharko da automozio sektoreari eusteko".
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/25
Kirol Legez 26:51
2024/12/25
Goizak gaur 31:53
2024/12/25
#-goizak_gaur_ab-# 31:53
2024/12/25
Faktoria magazina 176:00
2024/12/25
Faktoria 12:13
2024/12/25
Goiz kronika asteburua 60:00
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa