Faktoria
MAGALARTE TXAKOLINDEGIA
Ostalaritza itxita, upategiek salmenta bide nagusia galdu dute. Bizkaiko Txakolinaren kasuan bost upategi daude ERTE egoeran.
Andoni Aretxabaleta, Magalarte txakolindegian.
Informazio gehiago (2)
Garai zailak dira guztiontzat, ari gara egunotak krisi honen albo ondorio desberdinei erreparatzen eta jakina, dominoko piezak bezela, koronabirusak ere bota ditu lurrera katean zenbait jarduera ekonomiko. Fitxa nagusia ostalaritza izanik, gaurkoan, domino efektu horrek nola eragin dien ardo ekoizleei ezagut nahi dugu.
Txorierriko bihotzean beste behin frogatu duguna da koronabirusak gauza asko eten baditu ere, momentuz, ez duela lortu naturaren zikloa gelditzea. Lezamako Magalarte txakolindegian 120 urte baino gehiagoko historia duten mahastiak, dotore, tente eta handi daude, udaberriak hazita.
Izan ere, ostalaritza itxita, ardo ekoizleei beraien salmenta kate nagusia itxi zaien arren, mahastietan lan handiko garaia dute; landaketetan mantentze lanak etengabe egin behar direlako.
Bestela esanda: ardo ekoizleei salmentak asko jaitsi zaie, hau da, diru sarrerak moztu zaizkie, lur sailetan lan gehien duten unean. Egoera kopntraesankor honek, Bizkaiko Txakolinaren kasuan, bost upategitara ekarri du ERTEa.
Andoni Aretxabaleta upategiko bostgarren belaunaldiarekin hitz egin dugu. Beraien kasuan salmentak % 70 jaitsi zaiela kontatu digu eta buru belarri ari direla zuzeneko salmenta sustatzen. Enoturismoa ere egiten dute eta kontatu digunez, litekeena da lehen fasean jarduera hau berreskuratu ahal izatea.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/25
Kirol Legez 26:51
2024/12/25
Goizak gaur 31:53
2024/12/25
#-goizak_gaur_ab-# 31:53
2024/12/25
Faktoria magazina 176:00
2024/12/25
Faktoria 12:13
2024/12/25
Goiz kronika asteburua 60:00
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa