Faktoria
Xabier Iturbe
Euskaltelen presidenteak dio sarea dimentsionatzen ari direla eskariaren gorakadari erantzuteko. Estatu mailan uda aurretik hasi nahi zuten hedapena atzeratu beharko ote duten ez daki oraindik.
Xabier Iturbe
Informazio gehiago (2)
Xabier Iturbe Euskaltelen presidenteak Euskadi Irratiko 'Faktoria'n esan duenez Covid-19 koronabirusari aurre egiteko alarma egoera ezarri zenetik % 40 hazi dira, batez beste, telefonia eta internet zerbitzuen erabilera. Telefono mugikorraren bidezko ahots deiak % 50 hazi dira eta mugikorretako datuen erabilera % 25. Whatsapp bidezko trafikoa berriz, boskoiztu egin dela esan du Iturbek.
Telelana gehitu izanak premia berriak sortu dituela esan du, baita ikasle eta irakasleen arteko hartu-emana ordenagailu bidezkoa izateak ere.
Horregatik, eskariaren hazkundeari erantzun egokia emateko sarea dimentsionatzeko lanean ari direla ere jakinarazi du telekomunikazio konpainiako presidenteak.
Euskaltelen egoitzak jendez hustu egin direla ere esan du eta etxetik ari direla gehienak lanean. Erabiltzaileei oinarrizko arreta emango zaiela bermatu du hala ere, esaterako matxuren konponketa.
Estatu mailako hedapena
Iturbek ez daki oraindik nola eragingo dion alarma egoera honek Euskaltel estatu mailan hedatzeko asmoari. Uda aurretik Virgin markarekin estatu osora zabaltzea zen helburua, telefonia, internet eta telebista eskaintza konbergentea eskainiz. Orain ikusi egin beharko dute asmo horri eutsi ahal zaion edo epeak zabaldu beharko dituzten.
Telekomunikazio konpainiako presidenteak azaldu duenez helburua izango dute ondorengo 5 urteetan gaur egun duten bezero kopurua bikoiztea. Euskadin, Asturiasen eta Galizian guztira 700.000 bezero ditu Euskaltelek, eta nahi luke 2025erako 1.400.000 izatea. Era honetan espero dute 700 milioiko fakturazioa %80 haztea.
Hedapenerako Virginekin sinaturiko akordioa ona dela esan du gainera, lortutako bezeroen arabera ordaindu beharko diotelako multinazionalari. Hedapena arrakastatsua bada gainera, zuntz sare propioa hedatzeko asmoa dute. Hasieran inbertsioa eskatu arren, alokatzea baino errentagarriagoa irtengo zaiela argi du Iturbek.
Zegona akziodun nagusi bezala sartu ondoren Euskaltelek ospea galdu duela aitortu du Iturbek, baina egoera bideratzen ari dela eta sendotasuna berreskuratu duela uste du. Erreputazio galera horrek bezero galerarik ez duela ekarri ere esan du.
Bi urte barrurako espero du, bestalde Euskalteleko presidenteak 5-Garen zabalkundea. Teknologia berri horren abantailarik handiena latentzia izango dela esan du, deiei erantzuteko izango duen azkartasuna. Euskal Herriko industriarako oso garrantzitsua dela esan du.
Txirrindulari taldea
Euskaltel berriz ere Euskadi Fundazioaren txirrindulari taldea babesten hasi dela esan du ikusi dutelako atzean dagoen proiektua ona dela. Mikel Landaren eskutik garatzen ari diren egitasmoa gustuko dutela dio, sendo ari direla eta horregatik erabaki dutela berriz tropelari babesa ematea.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITBMusika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/27
Faktoria 21:38
2024/12/27
Argi Ibili 116:17
2024/12/26
zidorrean 55:24
2024/12/26
Arratsean 54:05
2024/12/26
Arratsean 31:46
2024/12/26
Mezularia 64:50
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa