Faktoria
Gurasoen alienazioa
Bizkaiko Aldundiak 5 urteko alabaren zaintza kendu zion 2017an. Foru agindu hura sinatu zuten lau arduradunek 5 urte eta 6 hilabete arteko kartzela zigorrari egin beharko diote aurre ahozko epaiketan.
Irune Costumero
Informazio gehiago (2)
Sergio Murillo gaur egun Bizkaiko Gizartekintza diputatu denak eta bere saileko beste hiru lagunek 5 urte eta sei hilabeteko kartzela zigor eskaerari egin beharko diote aurre epaitegietan. Ama bati bere bost urteko alabaren zaintza kentzeko foru agindua sinatu zuten akusatuek, umea aitaren kontra manipulatzen zuela argudiatuta. Prebarikazio administratiboa eta tratu txarra eragiteagatik lau delituren erantzule izan litezkeela ebatzi du Bilboko epaitegi batek eta haien kontrako ahozko epaiketa agindu. Euskadi Irratiko 'Faktoria'k eskuratu du autoa eta amaren, Irune Costumeroren, testigantza. Costumerok dio epaileek jakin behar dutela zer ari den gertatzen amari alienazioa leporatatuta kudeatzen diren kasuetan: "Topaguneetan ez dira egiten ari haurraren alde", azpimarratu digu.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakEntzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/11/04
Arratsean 48:49
2024/11/04
zidorrean 54:10
2024/11/04
Katedra 54:42
2024/11/04
Katedra 5:54
2024/11/04
Katedra 6:55
2024/11/04
Katedra 5:02
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa