Faktoria
Aita Mari
Atzoko erreskatea Maltarekin hitzartutakoaren arabera egin dela defenditu du Izaskun Arriaranek eta 78 migratzaileak han porturatzeko agindua eman beharko lukeela
Aita Mari ontziak erreskatatutako 78 migratzaileetariko batzuk
Informazio gehiago (2)
'Gau oso gogorra izan da. Atzo erreskatutakoei laguntza ematen aritu gara eta, aldi berean, bigarren ontzi baten bila', jakinarazi du Izaskun Arriaran Aita Mariko erizain eta eskifaiako kideak. Arratsaldeko 18:00etan jaso zuten abisua: 93 migratzaile zeramatzan ontzia larrialdian zela. Aita Mari goizaldeko hirurak arte aritu da bilaketa horietan, emaitzik lortu gabe. 'Inguru itxi batean aritu gara bila eta bila. Uste dugu itsasoan hil direla gutziak', esan du. Une honetan ez dago konfirmatzerik zer gertatu den migratzaile horiekin: 'Aita Marin ditugun migratzaileen pozak aritzen du pixka bat baina oso gogorra da jakitea guregandik gertu 93 lagun hil direla'.
Maltako uretan jarraitzen du oraintxe Aita Marik, Bilaketa eta Erreskateko Eremuan (SAR hizkiz ezagutzen da ingelesez). Bertako eskifaiatik defenditu dute herrialde horrekin hitzartutakoaren baitan jokatu dutela eta, beraz, Maltak eman beharko lukeela barruan daramatzan 78 migratzaileak porturatzeko agindua. Erreskatea egin eta berehala eman zuten eurek abisua baina ez dute, ordea, erantzunik jaso. 'Pazientziaz hartuko dugu', esan du Arriaranek.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/11/09
Amarauna 14:46
2024/11/09
Hitza Jolas 54:46
2024/11/09
#-goizak_gaur_ab-# 31:56
2024/11/09
Landaberri 53:55
2024/11/09
Goiz kronika asteburua 124:13
2024/11/08
zidorrean 54:04
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa