Faktoria
David Lorente
Sufritzen ari diren milaka gaixo lege babesaren zain dauden bitartean, politikariek ados jarri eta gobernu bat osatzeko duten ezintasuna salatu du Maribel Tellaetxe zenaren semeak.
David Lorente, Maribel Tellaetxe zenaren semea
Informazio gehiago (2)
David Lorente 'SOS Amatxu' elkarteko kideak 'larrialdi sozialtzat' jo du sufritzen ari diren milaka gaixoren egoera eta eutanasia arautuko duen legearen premia azpimarratu du berriz ere. Eskari hori eginez eramango dituzte gaur Kongresura lege babesa eskatzen duten hiru ekimen diferentek bultzatuta jaso dituzten milioitik gora sinadura. Portugaletekoen ekimenak ia 375.000 sinadura batu ditu, Luis de Marcosen alargun Maria Asuncion Gomezek bultzatutakoak, 99.000; eta Marcos Hourman medikuarenak, 600.000. Azken horrek eskatzen du Mari Jose Carrasco emazteari hiltzen lagundu zion Angel Hernandez senarraren kontra ez dezan kargurik eskatu fiskaltzak. Kasu honen harira, David Lorentek salatu du, kasu hori, genero indarkeriaren auzitegi batean dagoela oraintxe. 'Hau zorakeria da. Angelek egin duena da guztiz kontrakoa', azpimarratu du.
Aldarrikapen hori egiteaz gain, politikarien ezintasuna ere salatuko dute gaur Kongresu atarian egingo duten bilkuran: 'Milaka gaixo ari dira sufritzen lege honen zain eta politika geldirik dago gobernua osatu arte'.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/27
Argi Ibili 116:17
2024/12/26
zidorrean 55:24
2024/12/26
Arratsean 54:05
2024/12/26
Arratsean 31:46
2024/12/26
Mezularia 64:50
2024/12/26
Baipasa 174:43
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa