Faktoria
Juan Jose Ibarretxe
Ultraineskuinaren erasoaldiak erakusten du, aldi berean, 'lortutakoa ez dagoela ziurtatuta'. Lehendakari ohiarentzat ez dago berdintasunik gabeko etorkizunik. Amaren zaintza lanetan ari da orain bera.
Juan Jose Ibarretxe
Informazio gehiago (2)
'Nire ibilbide politikoan egin dudan gauzarik inportanteena izan zen, dudarik gabe, Euskadiko Berdintasun Legea parlamentura eraman eta onartzea'. Hala mintzatu da Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohia Maite Artolak 'Faktorian' egin dion gertuko elkarrizketan. Ultraeskuinaren erasoaldien aurrean, baikor da, erakusten duelako gai hori agenda politikoaren lehen lerroan dagoela'. 'konturatu garelako', erantsi du, 'lortutakoa ez daukagula ziurtatuta eta aurrera jarraitu behar dugula bide horretan'. Ildo horretan uste du atzerabueltarik gabekoa dela gizon eta emakumeen arteko berdintasuna. 'Etorkizuna, berdinasuna da', esan du: 'Ez dago etorkizunik berdintasunean sakontzen ez badugu'. Bere iritziz, balore zerrendan lehen lerroan jarri behar da berdintasuna eta herri bezala ildo horretan erreferentzialtasuna bilatu, euskal gizartea munduan eredu izan dadin.
Berdintasunaren ezinbestekotzat jo du gizonen inplikazioa. 'Emakumeok egin duzuen lanari esker heldu gara honaino. Baina ezinezkoa da hemendik aurrera, berdintasunaren bidean aurrera egitea, gizonak inplikatzen ez bagara'. Hitz egin behar da, diskurtsoa barneratu eta sinistu gero, eta batez ere, ekintzetara pasa. Eta horretan ari da bera, ama nagusiaren zaintzaile lanetan. 'Orain, zaintzaile, erizain eta semea naiz aldi berean. Eta ikasten ari naiz asko. Gogorra da baina ikasbide zoragarria. Egunkariak irakurtzen dizkiot, filmak ikusten ditugu -azkena, Tiburón 1- eta zineforuma egiten, pardela aldatzen diot... Gogorra da. Baina ederra', kontatu du.
'Gizonok', jarraitu du, 'anputatuta izan dugu arlo afektiboa'. Jabetza horretatik erabaki zuen alde afektibo hori zaintzaren bitartez errekuperatzea: 'Aurkikuntza bat izan da'. Bera bezala gero eta gizon inplikatu gehiago dagoela gogorazi du, baina dei egin die hala ez daudenei urratsa eman dezaten. 'Gurasoekin egotea ondo daudenean polita da; baina gaizki daudenean, aberasgarriagoa', iritzi dio. Eta hortik ondorengo gogoeta: 'Ezagutzen ez duzuna maitatzea ezinezkoa da".
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/25
Kirol Legez 26:51
2024/12/25
Goizak gaur 31:53
2024/12/25
#-goizak_gaur_ab-# 31:53
2024/12/25
Faktoria magazina 176:00
2024/12/25
Faktoria 12:13
2024/12/25
Goiz kronika asteburua 60:00
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa