Faktoria
Maddalen Iriarte
'Hau denen herria da, ez da batzuen herria',esan du EHBilduko legebiltzarkideak Jon Darponen sailak lan eskaintza eta haren osteko irregulartasunak kudeatzeko modua ikertu egin behar dela argudiatzeko
Informazio gehiago (2)
'EHBilduko 18 legebiltzerkideon sinadura duen eskaria gaur bertan erregistratuko dugu', iragarri du Maddalen Iriarte taldeko bozeramaileak 'Faktorian' egindako elkarrizketan. Azaldu du Jaurlaritza 'oso itsusi' hasi zela lan eskaintza publikoan salatu ziren irregulartasunak gestionatzen eta, une honetan, 'oso itsusi zena, lotsagarri bihurtu' dela Jon Darponek Legebiltzarrean egindako agerraldiaren ondotik. Iriartek uste du alderdi gehiago ere batuko direla ikerketa batzordea osatzeko eskari horretara eta 'tantaka ezagutzen ari garenak argitzeko modua izango' dela, aurrera begira, 'lan eskaintza publikoetan aukera berdintasuna bermatu dadin'.
Legebiltzarreko autogobernu batzordean EAJrekin adostutako akordioaz ere aritu da EHBilduko bozeramailea: 'Herri honen garapenerako ez dago tresna demokratiko eta inklusiboagorik', azpimarratu du. Gaineratu du testu horretako hainbat puntutan 'guztiok senti gaitezkeela eroso' eta, beraz, posible liratekeela kontsentsu zabalagoak -adibidez, sozialistekin- baldin eta 'Espainiako batasuna ez den beste ezer onartzeari' uko egingo ez baliete. Jakinarazi du PSE hainbat puntutan bat datorrela eta hala aitortu izan dietela, baina 'gezurra erabili' dutela 'behin eta berriz'. 'Baina mila aldiz errepikatutako gezurra', zehaztu du, 'ez da egi bihutzen'. Sozialistekin kontsentsuak bilatu behar direla esanez Andoni Ortuzar EAJko EBBeko presidenteak egindako adierazpenen haritik jeltzaleek atzera egingo ote duen ere galdetu diete eta zera erantzun du: 'Ez litzaidake burutik psatzea gustatu ere egingo'.
Pedro Sanchezen gobernuak presoen hurbilketaz agindutakoak 'ikusi zain' daudela azpimarratu du, baina dituen babesak kontutan hartuta, derrigorrez aritu beharko duela 'epe motzean'. Pablo Casado PPko presidente berriaren izendapena, berriz, 'arduragarria' iruditzen zaio, 'probokazioan' aritzen den politikaria delako. Alderdi independendentistak legez kanpo uzteko defenditu duen lege aldaketak 'kezkatzen' dituela ere erantsi du, baina ez dutela etsiko 'herri honen eskubideak ukatzen dituen alderdi korruptoen aurrean'.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/28
Hitza Jolas 50:01
2024/12/28
Kirol Legez 28:59
2024/12/28
#-goizak_gaur_ab-# 30:59
2024/12/28
Amarauna 174:29
2024/12/28
Landaberri 53:50
2024/12/28
Goiz kronika asteburua 124:21
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa