Faktoria
Rally-ak eta emakumeak
Monika Muñoz, Maider Usandizaga eta Arantzazu Araneta rally-etan ibiltzen dira. Monika pilotu zein kopilotu lanetan aritzen da. Maider eta Arantzazu kopilotuak dira.
Maider Usandizaga, Arantzazu Araneta
Informazio gehiago (2)
Badira gizonezkoekin lotzen diren kirolak eta rally-a horietako bat da. Hala ere, geroz eta gehiago dira kirol honetan lehiatzen diren emakumeak. Maider Usandizaga (Oñati) eta Arantzazu Araneta (Azpeitia) kopilotu lanetan ibiltzen dira eta Monika Muñoz (Oñati) kopilotu zein pilotu. 'Faktoria'n izan ditugu hirurak.
Monika mutil lagunaren baserrian hasi zen kotxe zaharrak frogatu eta motorraren munduan sartzen. Oñatin 'autocross piratak’ egiten ziren eta horrela hasi zen 19 bat urterekin. Baina igoera eta rally sprint-etan orain bost urte hasi zela azaldu du. Orain arte pilotu zein kopilotu lanetan ibili izan da. Iaz istripu bat izan zuen eta istripuaz geroztik ez da pilotu bezala lehiatu. Hala ere, kotxea konpontzen duenean berriz ere ezkerreko aulkira (pilotuarenera) pasatzeko asmoa du.
Maider eta Arantzazu kopilotuak dira. Arantzazu apustu baten bidez hasi zen rally-etan parte hartzen eta bere bikotekidearekin ibiltzen da, Maiderren familiak badu rally-ekin lotura baina mutil laguna kopiloturik gabe geratu zenean hasi zen bera kopilotu lanetan.
Kopilotuen lana aginduak ematea dela azaldu dute eta lasterketa batean pilotu zein kopilotuek biak dutela ardura maila berbera. Fundamentuz entrenatzea, legeak direla eta, ezinezkoa da eta lasterketetatik kanpo kotxea hartu eta mantso ibiltzea zaila egiten zaiela aitortu dute.
Jarraian hiru elkarrizketatuak rally sprint modalitatean kopilotu lanetan.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakEntzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/11/04
Arratsean 48:49
2024/11/04
zidorrean 54:10
2024/11/04
Katedra 54:42
2024/11/04
Katedra 5:54
2024/11/04
Katedra 6:55
2024/11/04
Katedra 5:02
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa