Faktoria
Mixel Berhokoirigoin
"Biktimen gaia", azpimarratu du "guretzako ez da periferiako lan bat. Ez da presoen alde egiten dugun lana orekatzeko gaia. Elementu organiko bat da, konstitutibo bat".
Informazio gehiago (2)
"Momentu transizional berri batean gara. Atzoko pieza bukatzera eta pieza berri bat irekitzera doa. Pieza berriak erakusten duten seinaleak badira", esan du 'Faktoria'n Mixel Berhokoirigoien bakegileak eta iragarri, "bide onean", larunbat honetan albiste gehiago izatea posible dela presoen auzian. Azaldu duenez, Frantziako Gobernuko arduradunekin bada elkar-ulertze giro egoki bat eta abiadura aldaketa behar da orain. "Presa da", zehaztu du, "sufrimendua alde guztietan bada, denbora badoa. Ez dugu eskubiderik denbora pasatzera uzteko. Ez guk, ez Frantziako Gobernuak, ezta Espainiakoak ere".
Orain urtebeteko armagabetze egunean zabaldu zuten bide orrian aurrera doazela gaineratu du, eta presoen auzian bezala, biktimen gaian ere urratsak eman beharra dagoela: "biak behar dira maila berean atxiki". "Biktimen gaia", azpimarratu du "guretzako ez da periferiako lan bat. Ez da presoen alde egiten dugun lana orekatzeko gaia. Elementu organiko bat da, konstitutibo bat". Berhokoirigoienen arabera, bakegile gisa egin duten lanagatik lortu duten errekonozimendua nahiko lukete baliatu orain biktimen errekonozimenduan aurrera egiteko. "Behar ditugu gureganatu", esan du, baina "ez dugu etorri nahi dena bageneki bezala".
Alde horretatik, eta igandean Baionan inauguratuko den 'Arbolaren egia' Koldobida Jauregiren zizen-lanagatik Espainiar Estatutako Segurtasun Indarren biktimen Elkartetik egin duen salaketaren harira, gogoratu du "armagabetzeaz ere biktimekiko humilazioa zela esan zutela" hainbatek, eta obra horren "sinbolo ederra" azpimarratu du: "Obra horrek materializatzen du transizioa. Atzoko garaitik etorkizunera. Landatu behar dugun arbola da elkarbizitzarena. Ez adostasun faltsu batean, baizik bakoitza bere errealitatearekin eta eskakizunekin. Eztabaida, humanoki eta demokratikoki gainditzeko gai izan behar dugu". Diren arma guztiak lurrean sartu eta loretzen balira, perspektiba hoberik ez litzake", amaitu du.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/27
Faktoria 21:38
2024/12/27
Argi Ibili 116:17
2024/12/26
zidorrean 55:24
2024/12/26
Arratsean 54:05
2024/12/26
Arratsean 31:46
2024/12/26
Mezularia 64:50
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa