Manu Etxezortuk gidatutako saioa. Euskadi Irratiaren 40. urteurrena aitzakiatzat hartuta, era guztietako protagonista eta gertakizunak errepasatuko ditu, gure gizarteak azken lau hamarkada hauetan izan duen eraldaketa aztertu eta hurrengo 40 urteei begira jartzeko.
Donostiako Antzoki Zaharraren aurrean egin dugu hitzordua Arantzazu Fernandez Iglesiasekin. Bere doktore tesian, 1990-2010 urteen artean euskal antzerkian izandako garapena aztertu zuen, hain justu, “Ama begira zazu” eta “Errautsak” lanen artekoa. Iraganaren ondoan oraina, eta Gasteiz aldean sortzen ari den mugimendu interesgarria: Marina Suarezen lana, Tripak kolektiboa, Les Bobè bobé, Edurne Azkarate eta abar…
Bizkaiko kostaldeko herri batean eman dugu goiza, Ean. Bilbon bizi da baina eatarra da Karmelo Landa eta berak egin du guretzat gidari lana. Udan hondartza eta atseden bila bisitari asko hartzen dituen herria da. 70reko hamarkadan zentral nuklearren kontra izandako mugimenduaren garaitik Eak energia garbien aldeko kontzientzia izan du. Herriko historiaz ihardun gara, eta gainera Karmelorekin lasai hitzegiteko tartea hartu dugu, besteak beste, bere irratizaletasunaz, Gabriel Arestiri buruz, Frankismoaren kontrako borrokaz, EHUko Kazetaritza Fakultatean egindako lanaz eta euskara
Irratiari buruzko historien bila hara eta hona ibili gara denboraldian zehar, eta bidean doinu ugari topatu ditugu: Donostiako Musikenen Dvoraken hari laukote bat, Hazparnen Beethoven, Gasteizen Eneritz Furyaken kantuak, Eibarren Maite Arroitajauregi, Joseba Tapia Usurbilen, Satxa Soriazu pianojotzailea Lekunberrin eta Andoainen BAP taldearen oroitzapena.
Zein lotura dute gauza horiek? Erantzuna Donostiako Itsas-museoan topatu dugu. “Moilak” izeneko erakusketa zabalik dute bertan, portuek historian zehar izan duten garrantzia ekonomiko eta teknikoa azaltzeko. Xabier Alberdi museoko zuzendariak erakutsi digu eta itsas-maketa baten aurrean geratu gara: XVIII.mendean Antonio Gaztañetak diseinatutako ontziaren maketa da. Jesus Mari Peronak egin zuen maketa eta haren tailerrera joan gara; ontzi-modelismoan oso trebea da Perona, eta bere ontziak Donostiako itsas museoan bezala Madrilgoan ere ikus litezke. Kontua da, Perona Eus
Irratiarekin eta bizitzarekin lotutako historien bila denboraldian zehar toki asko ezagutzeko modua izan dugu. Gasteizen, Hala Bedi irratikoen tabernan sartu ginen, Aiztogile kalean. Hazparnen, aurreko mendera arte irekita izandako Ary oinetako fabrika zapaldu genuen; enpresa mintegi bat dago orain, eta bertan besteak beste, Radio Kulturak du egoitza. Handik Donostiara, Ondarretan zegoen espetxearen ondora. Donostian bertan, Zorroagan Aranzadi zientzia elkartearen etxea bixitatu dugu, eta horren ondoren, Lizarrako Done Jakue bideari begirada azkarra. Buk
Kaki Arkarazo musikari eta ekoizle ezaguna da. M-ak, Kortatu, Negu Gorriak eta beste hainbat talde daude bere ibilbidean. Gainera, duela lau hamarkada, Euskadi Irratiaren hastapenetan musika aurkezle izan zen. “Kafe-Pop” bazkalondoan eta “Kaki Rock” gauetan, Arkarazoren eskutik sortutako musika saioak. Lehenbizikoan, 80ko hamarkadako pop arrakastak biltzen zituen, eta aitzindari izan zen gazteei zuzendutako musika saioak euskaraz lantzerakoan. Gauekoan berriz, rockaren ikuspegi berritzaile eta alternatiboak jaso zituen,garai hartan Euskal Herrian sortzen ari ziren taldeei tokia eginez.
Bermeora joan gara Ramon Basaldua, kazetari eta esatariarekin hitz egitera. Bizkaia irratian aritzen da bera gaur egun, baina Euskadi irratian hasi zen Athleticen futbol partiden kontakizuna egiten. Gaztetxo zela, aitak arrantzara eraman zuen eta hura bezalako “unibertsitaterik” ez duela ezagutu dio. Irratilaria da Ramon, bermeotarra, eta herri honek lehengo urtera arte izan zuen irrati propioa, Itsuki irratia. 1985.urtetik aritutako irratia itxi egin behar izan zuten ekonomikoki bideragarria ez zelako; Maitane Bastarretxeak kontatu digu irratiaren historia.
Maite Larrazekin berriketan aritu gara, Donostiara bizitzera etorritako madrildarra. Euskaltegian irratia entzuteko gomendioa egin zioten eta horrela hasi zen irratia entzuten. Maitek Nerea Albisurengana bidali gaitu eta topaketak, irrati zaletasunaz gain gertutik ezagutzen duen Txernobilgo haurren mugimenduaz hitzegiteko aukera eman digu. Nereak bere ahizpa Olatzi pasa dio lekukoa, eta honek Asteasuko Lizolagoiena bere landetxean hartu gaitu, irratiaz aritu gara jakina, eta bisitan etortzen zaizkien atzerritarrez eta baratzeko kontuez.
“Irrati-katea” osatu dugu gaurko atalean. Donostiako Mimiku loredendako Naroa Garciari eta Amalur Zabalegiri bixita egin diegu, irratiaren urteurreneko apaingarri bila, eta haiei elkarrizketa eginda galdera egin diegu: “Ezagutzen al duzue zuek bezala Euskadi Irratia entzuten duen norbait?”. Naroaren anaiarengana, Oraitz Garcia, gastronomian aditu den kazetariarengana bidali gaituzte. Eta Oraitzek lekukoa Xabier de la Maza ekonomialari eta ekintzaileari pasa dio. Beste ekonomialari bat aukeratu du kateari segida emateko, Edu Malagon, EHUko irakaslea.
Errenteriako musika bandakoei bixita egin diegu, ostiral iluntzea da, bandak entsegua egiteko ordua. Bandaren presidentea agurtu dugu, Josu Mitxelena, aski ezaguna da Euskadi Irratiko entzuleentzat, uda partean jazz kritikari izaten delako. Mitxelenak oso gogoan du aitaren disko bilduma, eta besteak beste, Dimitri Shostakovichen diskoak. Konpositore errusiar honi buruzko argibide bila Errenteriatik Tolosara joan gara, Mikel Chamizorengana. Banda batekin hasi eta beste batekin bukatu: Lesakako bandako Mikel Iriartek eta Julen Suarezek herriko musika eskolan hartu gaituzte.