Duela 20 edo 30 urte amiantoa arnastu zutenen hildako kopurua gehitzen ari den honetan, amiantoak kaltetukoen argazkia osatu dugu, mineral zuriarekin lan egindakoen zerrendan dauden langileek, hildakoen senideek, sindikatuetako ordezkariek eta Osalango arduradunek esandakoekin.
Jakin aldizkariaren historia, J.M. Torrealdaik, J. Azurmendik, J. Intxaustik eta P. Agirrebalzategik osatzen duten Jakineko talde historikoaren ahotsean. P. Huizik, M. Pagolak, J.A. Adurizek eta Larreatar ahizpek ere hartu dute parte kontaketan.
Asisko Frantziskoren euskarazko saiakera biografikoa osatu du Joseba Intxausti historialari eta Jakin taldeko kide historikoak. Azken hamarkadetan garaiko pertsonaia biografiatuena izandakoari buruz egin diren ikerketak ditu besteak beste oinarrian, Arantzazuko edizio Frantziskotarrak argitaratutako liburuak.
Euskara Batuaren etorkizunaz aritu dira Euskaltzaindiaren 17. Kongresuan. Miren Jone Azurza kazetari eta ohorezko euskaltzainak lehen pertsonan bizi izan zituen H-aren erabilerak sortutako tentsioak eta euskara batuaren lehen urrats haiek. Donostian, bere etxean hartu du Tere Beloki.
Junes Casenave, idazle eta apaiz zuberotarra hil da aste honetan. Duela 2 urte, 92 urte bete berriak zituela, Donapaleuko Betharramdarren etxean hartu gintuen. Tere Belokirekin izandako solasaldia da hauxe.
Nola neurtzen da haur batek bere etxean bizi dezaken babes falta? Nork hartzen du eta nola, haurraren zaintza gurasoei kentzeko erabakia? Zer gertatzen da gero? Erantzunen bila aritu da Tere Beloki lankidea.
Euskal Herrira etortzen diren adin txikiko etorkinak urgentziazko harrera zentruetan hartzen dituzte tokian tokiko erakunde publikoek. Gipuzkoako foru aldundiak Donostiako UBAn duen zentruko arduradunarekin elkartu da Tere Beloki lankidea.
1978ko martxoaren 28an Tolosan merkantzia tren batek istripua izan zuen. Azido zianhidrikoa zeraman. Testigantzak bildu ditu Gorka Otaegik. Karlos Linazasorok eleberria idatzi du gertakari hura oinarri hartuta. Arantxa Iturberekin aritu da.
BIRZIKLATZEAREN KATEBEGIAK ezagutzeko ahalegina egin du Euskadi Irratiak eta etxean sortzen dugun hondakinen arrastoa jarraitu dugu, gaika sailkatu eta dagokion edukiontzira bota edo dagokion egunean zutabean utzi ondoren.
Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean Gipuzkoako hainbat Bizikidetza Foroetako kiderekin aritu da Tere Beloki. Azken hamarkadotan Euskal Herrian izan den gatazka ez dute ikuspegi beretik bizi izan baina orain, adiskidetze eta bakegintza bidea elkarrekin egiten ari dira giza eskubideen joko-zelaian bakoitza bere herrian.
2006an eman zuen aurkikuntzen berri Lurmen arkeologia enpresak. 2009an ekin zion bide penalari Arabako Foru Aldundiak. 2017ko maiatzean amaitu zen argibide fasea. Kasua artxibatu ala epaiketa hasi erabaki gabe dago (2017ko azaroan).
Lehen museo global honen sorreraz eta ondoren izan duen bilakaeraz aritu ginen belaunaldi ezberdinetako euskal artistekin: Antton Mendizabal, Xabier Laka, Koldobika Jauregi, Asier Mendizabal, Ibon Aranberri, Manu Muniategiandikoetxea, Iratxe Jaio, Zaloa Ipiña,Nora Aurrekoetxea, Maria Elorza, Oier Iruretagoiena.
2017ko urtarrilaren 18an, ia 2.000 pertsonaren aurrean aritu zen Donostiako Easo abesbatza. 28 abeslari eta Ana Belen Garcia organista, Sergio Pedrousok zuzenduta. Eliz musikari eskainitako jaialdian, euskal autoreen musika sakroa interpretatu zuen.
Venezuelako EGIn ekin zion bide politikoari Leizaolak. Klandestinitatean hasi, eta 1980tik aurrera, 18 urtez EAJko legebiltzarkide izan zen. 90etik 98ra Legebiltzarreko presidentea izan zen. Hil aurretik emandako azken elkarrizketetako bat da hauxe.
81 urteko pastoral idazle, historia ikerlaria, ENBATA mugimenduaren sortzaileetako bat, euskara batuaren sorreran parte hartze zuzena izan zuen eta Iparraldeko laborantza biziberritzen aintzindaria izan zen. Elkarrizketa mamitsua egin dio Tere Belokik.
Lehen Eusko Jaurlaritza sortu zela 80 urte bete zirenean, Santxorekin, Jesus Mari Leizaolaren bilobarekin, Jose Luisekin, Gonzalo Nardizen semearekin eta Itziarrekin, Javier Landabururen alabarekin hitz egin du Tere Belokik, euren senideez eta Jaurlaritza hari buruz.
Donostian Europa Bat-batean kantu Inprobisatuaren Nazioarteko Topaketa izan zen, Mintzola Ahozko lantegiak eta Donostia 2016k antolatuta. 2016ko uztailaren 13an egindako saioan EHko, Katalunia, Mexiko, Gales eta Kubako ordezkariak aritu ziren.
46 urtez plazaz plaza ibili ondoren, erretiroa hartzeko erabakia hartu du Xabier Saldias kantariak. Une ona iruditu zaigu atzera begira jartzeko, eta Azpeitiko taldearen kantuak eta ibilbidea gogoratzeko.
Antonio Zavala zenaz Zauria hauspo liburua argitaratu zuen 2016an Pello Esnalek. Aitzakia horretan, mahai-inguruan batu zen Esnal Lucia Alberro eta Xabier Etxaberekin. Antonio Zavalaz, herri literaturaz, euskal gizartearen bilakaeraz eta bertsogintzaz, Alex Gurrutxaga kazetariak gidatuta.
45 urteren ostean, agur esatea erabaki zuen Oskorrik 2015ean. 30 disko baino gehiago, 500 kantu eta 3.000 kontzertutik gora utzi ditu talde bilbotarrak. Oskorrikoek Euskadi Irratian esandakoak bildu ditugu saio honetan, baita euren musika ere.