17:13

Baipasa

Sebastian Lizaso

Sebastian Lizaso: "Egindakorik ez nuke aldatuko, ez bada gogoko ez den bertsoren bat, baina hori hor dago"

50 urte bete dira uztailaren 14an Sebastian Lizaso bertsolariak bere lehen bertso saioa egin zuenetik. Gabiriko plaza hartatik mende erdira atsedena heldu zaio Lizasori, goizean goiz egiten du egunero mendi buelta. Ibilaldi horietako bat aprobetxatu dugu harekin bere ibilbideaz hitz egiteko

  • Sebastian Lizaso

    Sebastian Lizaso

    26:35 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Azpeititik Urrakin gora abiatu eta 6,5. kilometroan egin dugu zita Sebastian Lizaso bertsolariarekin, Potzumenta inguruan. Paraje horretan bizi da orain Sebastian Lizaso bertsolaria. Behelainoak ez digu ingurua gehiegi ikusten lagundu, baina ondo ezagutzen ditu bide horiek Lizasok, gailurretan baino gertuko bide ezagunetan ibiltzekoa da bera. Goizero-goizero egiten du baserri inguruan txakurrekin ordu eta erdiko buelta. Leku berdinean hasi eta bukatzen ditu ibilaldiak; hori bai, egunero-egunero argazki desberdin bat atera eta bere whatsapp-ean zintzilikatzen du goiza argitzerako. Izan ere, goiz egiten du txakur parearekin mendi buelta Lizasok.

66 urte bete ditu orain eta lasaiago dabil, erretiro erdia hartuta. Hain justu, uztailaren 14an 50 urte bete dira Azpeitiko bertsolariak bere lehen bertso saioa eman zuenetik. Gabiriako festetan izan zen saioa, eta ondo gogoan du egun hura. Dena esatera, oso buru ona du Lizasok zenbakiak eta datak gogoratzeko, ez zaio behin ikusitako auto matrikularik ahazten. Bere ibilbideaz galdetuta, gailurra, 86ko txapela izan zela aitortu digu bertsolariak. Orduko hartan ere mendian topatu zuen final handiaren bezperako atsedena: Izarraitz inguruan igaro zuen finalaren bezpera.

Mende erdi atzera begiratuta ez du uste egindakorik aldatuko zukeenik, ez bada gustatu gabeko bertsoren bat. Bertsolaritzari dagokionez garaietara ederki moldatu dela uste du Lizasok, "horretan asmatu du bertsolaritzak". Orain beste bertsolari on ez da inoiz egon bere ustez, ezta horrenbeste gazte ere. Lekukoa gustura eman du Lizasok, eta bertsolari bakoitak bere etapa izaten duela uste du. 66 urterekin Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan esku bat botatzen ari da eta badu entretenitzeko lanik.

Iruzkinak

  • Azken audioak

    Audio gehiago

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena