13:00

Amarauna

Unibertsitateko ikasleak

Ez nago seguru Unibertsitateko gradua ondo aukeratu ote dudan, zer egin dezaket?

Aranxta Arza | EITb Media

Unibertsitateko lehen urtean gazteek zalantzak edukitzea guztiz normala da eta sanoa gainera. Aukeratutako graduaren inguruan zalantzak sortzen bazaizkie, entzun egin behar zaie, gelditu, pentsatu eta behar bada aldatu. Drama gehiagorik gabe.

  • Gazteak unibertsitaterako bidean

    Gazteak unibertsitaterako bidean

    18:24 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Unibertsitateko adinean diren neska-mutilak nerabe izatetik gazte izatera pasatzen diren neurrian, "gaur, orain eta hemen" bizitzetik, etorkizunera begira jartzen hasten dira eta hor krisi handiak bizi ditzakete. Euren gustukoa zen gradua aukeratu beharrean familiaren desioz aukeratzea zer ikasi, aita enpresario delako eta anaia ekonomilaria berak ADE aukeratu eta azkenean ezin moldatu... edo oso nota ona atera duelako, biomedikuntza, injeneritza edo kimika ikasteari ekin eta ezin graduan jarraitu zailegia delako.... kasu horietan Izar Arregi psikologoak eman digun aholkua izan da, zalantza horien aurrean geratu egin behar dela, eta egoera aztertu gaztearekin, eta aldatu behar bada aldatu. Hasieran erabakitzen ez bada, gerta litekeelako graduaren laugarren urtean, antsietatea sortzea, edo kontsumo ohitura okerrak hartzea bizi duen hori bizi ahal izateko.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena