16:06

Amarauna

Kaliforniatik Bergarara

Erik Hass: “Ongi bizitzeko eta geure barruarekin kontaktatzeko ez dugu horrenbeste gauza behar”

Azkena egin duen mendi buelta: 58 kilometro, korrika, oinutsik eta soinean litro bat ur eta txorixo bat hartuta. 11 orduan egin zuen ibilaldi hori, aurrez inolako informaziorik izan gabe. Abentura du gustuko eta oso gutxirekin ondo bizi litekeela aldarrikatzen du.

  • Erik eta Aitz Hass. Miramongo atarian.

    Erik eta Aitz Hass. Miramongo atarian.

    27:53 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Zolarik gabeko zapatilak jantzita etorri da "Amarauna" saiora. Oin azpia zaildua dauka, azalgogortua baina itxura onean. "Oinutsik ibiltzeak erakusten dizu pausoa ongi ematen duzun ala ez". Horrexegatik aintzinako ehiztariak bizi ziren era berean bizitzeko gonbitea egiten du, oso gutxirekin bizi litekeela erakustaraziz.

Horetarako, Afrikan, Botswana eta Namibia bisitatu ohi ditu sarri,  aintzinako ehiztarien gisa bizitzea gustuko duelako. Oso gutxirekin bizitzeko prest dagoelako gizakiaren  DNA. Eta hori da berak egin duena, munduan zehar bizi eta lan egin, oso gutxirekin pasa, eta bere barruko bakea topatzen saiatu. Zenbat eta gehiago eduki, orduan eta zailago dela hori. Hala dio Erik Hassek, Kalifornian jaio eta Bergaran bizi den bidaiariak. Eta Euskal Herrian gehien estimatzen duen gauzetako bat da, lagun artean sortutako harremana eta denak berdin hartzen direla hemen. Ez dagoela batzuen eta besteen arteko diferentzia nabarmenik, Estatu Batuetan dagoen bezala.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena