Amarauna
Mikel Reparaz arrazakeriaz
Fredy afroamerikarra poliziak hil zuen Baltimoren, Heather manifestaria berriz neonazi batek Charlottsvillen. Herrialdeak ere bidaia hori egin zuen Washingtonetik pasata Trump aukeratuz.
Mikel Reparaz kazetaria.
Informazio gehiago (2)
Las grietas de America liburua kaleratu berri du Mikel Reparazek. Geruzaz geruza aztertzen du gaur egungo arrazakeria, bi mendeetako historia supremazista atalez atal xehetuta. Armiarma erraldoi batekin alderatu du berak arrazakeria, sarea desegiten diotenean, behin eta berriz azpiegitura altxatzea lortzen duen armiarma bezalakoa da supremazismoa. Historian, beltzen lorpen bakoitzaren ondoren atzerapauso nabarmenak egin direla gogoratu du.
West Baltimore auzo txiroan hil zen Fredy gaztea poliziaren eskuetan, 2015ean, Marylanden, Obama presidente zela.
2017an, Trumpen agintaldian, Charlottesvillen, Virginian zuri supremazistek martxa bat egin zuten suziak eskuan hartuta. Haien aurrean eliza diferenteetako fededunek giza katea osatu zuten antifaxistekin. Gazte neonazi batek, autoa hartu eta manifestarien kontra egin zuen eta autoak harrapatuta hil zuen Heather.
250 kilometroko tartea dago bi lekuen artean, eta mundu bat ikuskeran. Europa asaldatu egin zen Charlottsillen esbastikak eta bandera konfederatuak ikusita, baina Estatu Batuetako eskubide zibilen aldeko elkarteek defendatu egin zuten haien adierazpen askatasuna.
Aste honetan bertan Kentuckyn ere izan dira enfrentamentuak beltzen eskubideen aldeko taldeetako kideen eta supremazisten artean. Protesta egin du afroamerikarren komunidadeak, martxoan poliziak tirokatuta hil zen Breonna Tylerren kasuan, delitu arinagatik, zuhurtziagabe jokatzeagatik auzipetuko dutelako tiroketan parte hartu zuen polizietako bat. Beste biak ez dituzte epaituko.
Zatituta ikusten du Mikel Reparazek Estatu Batuetako gizartea, bi pelikula ikusten ari direla dio. batzuk Fox Newsek kontatzen diena eta besteak berriz CNNk edo Washington Postek kontatzen diena.
Kontraesanak eta uste ustelak agerian jartzeko ariketa ere egin du kazetariak: muga Bill Clintonek militarizatu zuela gogoratu du, eta Obamaren garaian bi milioi immigrante kanporatu zituztela. Hori bezala historiako pasarte beltz bat gogoratu du: Tulsan, Greenwood auzoari Wall street beltza deitzen zioten, petrolioa aurkitu zuten, aberatsak ziren bertako beltzak, eta 1921ean airez bonbakatu zuten auzoa erabat deuseztuz. Historiako pasarte hori ahaztuta geratu da erabat eta gaur egun, errepidez eta hormigoiz inguratuta dagoen ezkutuko leku bat da.
5 urte egin ditu berak Estatu Batuetan, eta bidean ezagutu dituenen kontakizunek, bizitzek eta gertaerek osatzen dute ñabarduraz betetako kontakizuna.
Kantuen bidez ere kontatu ditu pasarte asko, Billy Holidayren Strange Fruit, Guthrie Woodyren aldarri abestiak, Public Enemy, Rage Against the machine, Lynyrd Skynyrden Alabamako harrotasuna etb. Spotifyn zerrenda bat ere osatu du liburuaren osagarri.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/25
Kirol Legez 26:51
2024/12/25
Goizak gaur 31:53
2024/12/25
#-goizak_gaur_ab-# 31:53
2024/12/25
Faktoria magazina 176:00
2024/12/25
Faktoria 12:13
2024/12/25
Goiz kronika asteburua 60:00
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa