15:40

Amarauna

Txirrindularitza

Iritsi da emakumezkoen Klasikoa

AA| Euskadi Irratia

Donostiako Klasikoak 39 edizio behar izan ditu emakumezkoen lasterketa izateko. Hura antolatzeko ardura Leire Olaberria txirrindulari ohiak hartu du. Bera eta Josune Gorostidi izan ditugu Amaraunan.

  • Donostiako Klasikoan omenaldia Orbea-Etxeondo emakumezkoen taldeari

    Donostiako Klasikoan omenaldia Orbea-Etxeondo emakumezkoen taldeari

    12:11 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Aurten lehen aldiz Donostiako Klasikoak emakumezkoen lasterketa izan du. Guztira, 127 kilometro eta 2.693 metroko desnibela. Lau mendate gainditu behar izan dituzte neskek. Gizonezkoek, ordea, zazpi mendate eta 227 kilometro, bost mila metroko desnibela. 40 taldek parte hartu dute, guztira 256 txirrindularik. Horietatik ehun inguru emakumeak.

Donostia eta inguruko herrietan goi mailako txirrindulariak ikusi ditugu. Tartean, Annemiek Van Vleuten, Ane Santesteban, Eider Merino eta Lourdes Oyarbide. Gizonezkoenean, Julian Alaphilippe, Mikel Landa, Alberto Valverde eta Egan Bernal. Markel Irizarren azken lasterketa izango da Donostiako Klasikoa.

Aurten beraz, lehen aldiz, denak batera arituko dira. Gizon eta emakumeak. Nesken lasterketa antolatzeko Leire Olaberria deitu dute. Txirrindulari ohiak deia jaso, eta proiektuan buru belarri murgilduta bizi izan ditu prestaketa lanak baina eguna iritsita hunkituta mintzatu zaigu.

Bestetik, Orbea-Etxeondo emakumezko talde aitzindaria omendu dute. Carolina Sagarmendi, Amaia Elosegi, Txitxi Orbegozo, Dina Bilbao eta Iosune Gorostidik osatutako taldea. Iosune Gorostidirekin gogoratu ditugu egungo bizikletak eta pasarteak. Iraganera begiratu dugu beraz, gaur egunetik eta ezinbesteak etorkizunaz hausnartzeko.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena