Irratia
Euskadi Irratia
Euskadi Irratia
32. RAKS saiak
Garazi Urdanpilleta | EITB.EUS
Saioak pandemia garaian "alea eta lastoa" bereizten lagundu eta kalitatezko zerbitzu publikoa eman duela nabarmendu du epaimahaiak. Komunikazio arloan, "Egunean Behin" jokoarentzat izan da saria.
Euskadi Irratiko "Osasun Etxea" saioak irabazi du 32. Rikardo Arregi saria, Kazetaritza arloan. Arantxa Arza esatariak eta Felix Zubia medikuak igande goizero osatzen duten irratsaioak pandemia garaian kalitatezko zerbitzu pubilko eredugarria eman eta "alea eta lastoa" bereizten lagundu duela nabarmendu du epaimahaiak, ez baita informazioa ematera mugatu, aitzitik "entzuleen zalantzak zehaztasunez argitu dituzte, informazio kontrastatua eta tratu pertsonalizatua eskainiz".
Saria jasotzera oholtzara igo direnean, Arzak Zubiaren lana nabarmendu du, COVIDak irratsaioa erabat irauli baitie, eta astero aritu baita "informazio uholdea ordu erdiko saiora ekartzen, oporrik hartu gabe". Entzuleak ere izan dituzte gogoan, euren "babesik gabe saioa ez litzatekeelako ezer izango".
Komunikazio arloan, berriz, Codesyntax etxearen "Egunean Behin" jokoarentzat izan da garaikurra. Euskaratik eta euskaraz milaka galdera sortu dituzte, eta, epaimahaiak euskara sustatzeko eta "euskal kultura ezagutarazteko egindako lana" goraipatu du, "euskarazko komunitate bat eraiki duen komunikazio tresna irudimentsu eta arrakastasua" dela nabarmenduta. Saria jasotzerkoan, Codesyntaxeko kideek egunero minutu batez (gutxi gorabehera) euren jokoarekin bat egiten duen 61.000 pertsonatik gora horiei eman dizkiete eskerrak.
Sarituek Xabier Laka artistaren eskultura eta 9.000 euroko saria eskuratu dute. Gainontzeko finalistek ("Faktoria" albistegia, Berria egunkariko "Koronabirusaren datuak" atala, Miel Anjel Elustondo, “Ene kantak!”, Arteman, “Lur eta Amets” filmaren komunikazio prozesuagatik eta Mendiak eta Herriak elkartea eta Et Incarnatus Orkestra, Urmuga proiektuaren iragarkiagatik) Xabier Lakaren serigrafia jaso dute oroigarri moduan.
Sari-banaketa, Xabier Lete gogoan
Andoaingo Udalak antolatu eta Eusko Jaurlaritzak lagundutako sarien 32. ekitaldian Xabier Lete izan dute gogoan bere heriotzaren 10. urteurrenean, eta Antton Valverde, Petti, Klara Mendizabal eta Joxan Goikoetxearen eskutik, "Jardin bat zuretzat", Bianditz", "Amsterdam" eta "Izotz ondoko eguzki" kantuak entzun dira, Aizpea Goenagak gidatutako saioan.
Epaimahaiak, gainera, "gizakiaren eta egiaren laudorioa" izeneko deklarazioa idatzi du bizitzen ari garen pandemia egoeraz, kazetaritza jardunaz eta komunikazioaz. Maite Goñi HUHEZIko irakasleak eta Joxe Ignazio asterretxea EHUko irakasleak jarri diote ahotsa manifestuari, eta desinformazio pandemikoa salatu eta egiazko komunikazioa laudoriatu dute.
Hauek izan dira 2020ko Rikardo Arregi Kazetaritza sarietako epaimahaia osatu duten kideak: Jose Inazio Basterretxea (EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irakaslea), Itxaro Borda (idazlea eta prentsa kolaboratzailea), Aingeru Epaltza (idazlea eta hainbat hedabidetako kolaboratzailea), Maite Goñi (MUko HUHEZIko irakaslea eta komunikazioan aditua), Elixabete Larrinaga (EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irakaslea), Ion Muñoa (Deustuko Unibertsitateko Komunikazio Graduko irakaslea), eta Jon Sarasua (MUko HUHEZIko irakaslea eta komunikazioan aditua). Mahaiburua Mikel Arregi Andoaingo Udaleko Euskarako zinegotzi arduraduna izango da, eta idazkaria, Patxi Baztarrika Andoaingo Udaleko Euskara teknikaria.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/11/03
Kirol Legez 29:08
2024/11/03
#-goizak_gaur_ab-# 30:45
2024/11/03
Amarauna 175:25
2024/11/03
Osasun etxea 53:48
2024/11/03
Goiz kronika asteburua 124:16
2024/11/02
portobello 109:13
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa