18:35

Sanferminak

Ordenantza eta aholkuak

Sanferminetako entzierroan egoki korrika egiteko gida

Erredakzioa | EiTB.EUS

Lehen aldiz entzierroan parte hartuko duzu? Iaz egin zenuen baina gainerako korrikalariek gaizki begiratu zizuten? Jarrai itzazu aholku hauek, zuhurtziagabekeriak prebenitzeko.

  • Entzierroan parte hartzen dutenek hainbat gauza izan behar dituzte kontuan. Argazkia: EFE.

    Entzierroan parte hartzen dutenek hainbat gauza izan behar dituzte kontuan. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Entzierroak Sanferminetako ekimen ospetsuenak eta jendetsuenetakoak dira, baina mundu guztiak ez daki nola korritu behar den bertan. Are gehiago, gero eta zuhurtziagabekeria gehiago ikusi ohi dira. Hori saihesteko, jarraitu aholku hauek:

Zer dagoen debekatuta entzierroan, Udal Ordenantzaren arabera:

-Debekatuta dago zorroekin, motxilekin edo lasterketa oztopatu dezaketen elementuekin korrika egitea.

-Debekatuta dago txankletekin, oinetako desegokiekin edo oinutsik korrika egitea.

-Debekatuta dago mozkor, drogen eraginpean edo baldintza fisiko eta psikiko osoetan egon gabe korrika egitea.

-Debekatuta dago entzierroaren ibilbidean egotea, zezenen aurrean korrika egiteko asmorik izan gabe.

-Debekatuta dago zezenak ukitzea.

-Debekatuta dago zezenei atzetik eraso eginaraztea edo haien arreta deitzea.

-Debekatuta dago korrika egiten den bitartean ibilbideari argazkiak ateratzea edo irudiak grabatzea.

Nafarroako Gurutze Gorriaren aholkuak:

-Entzierroa lasterketa oso arriskutsua da. Arrisku handiko ikuskizuna da, eta eskatzen du gaitasun fisikoa, lasaitasuna, erreflexuak eta aldez aurretik egindako prestaketa.

-Ezin dugu parte hartu 18 urtetik beherakoak izanez gero.

-Zezen batek gaitasuna du hiltzeko.

-Masifikazioa ere bada arrisku-eragile bat, eta zauritu asko eragin litzake.

-Ez baditugu ezagutzen entzierroaren arauak, edo ez badira betetzen, ez dugu korrika egin behar.

-Lasterketaren arauak ez betetzeak (Udal Bandoak biltzen ditu) zigorra ekarriko du.

-Modu desegokian korrika egiteak bizitza asko jartzen ditu arriskuan, korrikalari txarrarena barne.

-Erabat debekatuta dago korrika egitea mozkortuta edo edozein drogaren menpean, bai eta janztea modu desegokian korrika egiteko (oinetakoak ere egokiak izan behar dira) edo oztopa lezakeen objekturik eramatea.

-Debekatuta dago zezenei deitzea, edo auren arreta erakartzea, baldin eta horrek suposatzen badu zezen-taldearen ibilbidea desbideratzen dela.

-Erorikoa izatekotan, ez gara altxatu behar zezen-talde osoa igaro arte.

-Ez badugu inoiz parte hartu entzierroan, aldez aurretik bisitatu behar dugu ibilbidea, egongo garen tartea hautatzeko, eta eskarmentua duten korrikalarien laguntza izan beharko genuke.

-Lasterketa kaleko erditik hasi behar da, eta korrikalariak ez luke denbora luzea eman beharko zezenaren aurrean.

-Parte hartuko dugun tartean, balizko irteera bat aurreikusi behar dugu.

-Hesian babesa bilatu behar badugu, erabat egin behar dugu, hau da, ez gara geratu behar gainerako korrikalarientzat ere babeslekua izan litekeen leku batean.

-Ardura eta zuhurtasuna gailendu behar zaizkio probak egiteko nahiari, ez badugu ondo ezagutzen entzierroa.

-Eta, azkenik, gogoratu: aurreikustea bizitzea da.

Iruzkinak

    • Bilboko jaiak

      Bilboko jaiak

      Bilboko jaietako azken albisteak, eitb.eus atarian.

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena