Herriak eta Hiriak
Eraldaketa urbanistikoa
Agentzia | Erredakzioa
Penintsula izateko falta zen lur zatia kendu dute, eta ura Deustuko kanaletik pasatu da lehen aldiz.
Albisteak (2)
Bideoak (1)
Informazio gehiago (2)
Egun historikoa da gaurkoa Bilborentzat. Urte luzetan penintsula izandakoa uharte bilakatu dute gaur: Zorrotzaurre uhartea. Horrela, Bilboko eraldaketaren beste ikur bat jaio da.
Bilboko Udalak ekitaldi berezia prestatu du eguerdirako. Frank Gehryk diseinatutako zubitik bertatik bertara ikusi du udalbatzak, Juan Mari Aburto alkatea buru zuela, Deustuko kanalak eta Ibaizabalek bat egiten duten unea.
Juan Mari Aburtoren hitzetan, "lan hau mugarri garrantzitsua izan da Bilborako". "Oso une garrantzitsua da Bilboko eraldaketarako", gaineratu du.
Penintsula Deustu auzoarekin lotzen duen lur zatia kendu dute, eta ura kanaletik pasatu da lehen aldiz. Itsasadarra bitan zatitu da: berezko ubidea eta Deustuko kanala. Urek Elorrietan egingo dute bat berriro, tartean 840.000 metro koadroko eremua utzita. 5.500 etxebizitza eraikiko dituzte bertan, eta lursailaren herena jarduera ekonomikoa sustatzeko baliatuko dute. Zaha Hadid (1950-2016) arkitekto ezagunak egin zuen Zorrotzaurreko egitasmoa.
Bilboko Portuak 1950ean abiatu zituen Zorrotzaurreko lanak, Ibaizabalek zituen nabigazio arazoak konpontzeko eta atrakaleku gehiago izateko. Dena dela, hainbat gorabehera tarteko, 1968an bertan behera utzi zituen. 500 metroren faltan, ura kanalera sartu gabe geratu zen.
Bilboko Udalak 2014an hartu zuen berriro proiektua, eta lau urte eman ditu horretan.
Kanala Ibaizabalekin lotzen zuen lur-eremua (500 metro luze eta 75 zabal) kentzeko, 365.000 metro kubiko lur —San Mames futbol zelaiaren azaleraren halako 15— erretiratu behar izan dituzte.
Penintsula izan zen garaia
50eko hamarkadan egindako lanei esker, baina, Bilboko Portuko kai gisa erabili izan da urte hauetan guztietan. Asko izan dira eremu horretan paratu diren enpresak.
Deustuko kanalak 80ko hamarkadan izan zuen loraldia; 1.000 itsasontzi hartzen zituen urtero, merkantzia ekarri eta eramateko. 2006an atera zen bertatik azken ontzia.
Bilboko jaietako azken albisteak, eitb.eus atarian.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa