11:26

Herriak eta Hiriak

sanferminak 2017

Hasi da festa Iruñean

EITB.EUS

Paula Ramirez eta Maria Calado DYAko boluntarioak arduratu dira, 12:00etan, 2017ko sanferminei hasiera emateaz.

1:42
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Txupinazoaren ostean, mundu osoan ezagunak diren San Fermin santuaren omenezko festetan murgildu da Iruñea. Ohiturari jarraituz, 12:00etan jaurti dute jaiari hasiera ematen dion txupina. Aurten, Paula Ramirez eta Maria Calado DYAko boluntarioak arduratu dira 2017ko sanferminei hasiera emateaz.

Maria Calado eta Paula Ramirez udaletxeko balkoira atera dira Joseba Asiron alkatearekin batera eguerdiko hamabiak jo baino segundo batzuk lehenago. Leporaino beteta zegoen plazan, hitz hauek esan dituzte: "Pamplonesas, pamploneses, iruindarrak ¡Viva San Fermín! ¡Gora San Fermín!". Udaletxe plazan eta inguruko kaleetan bildutako ehunka lagunek "viva" eta "gora" esanez erantzun dute, zapi gorriak eskuan. Segidan, udaletxeko balkoitik txupina jaurti dute zerura eta, behin lehertu denean, jaia nagusitu da Iruñean.

11:45ean, txupinazoa baino 15 minutu lehenago, Iruñeko Udaleko langileek ikurrina jarri dute udaletxeko balkoian. Ikurrina zabaldu ondoren, hartutako erabaki horren inguruko ohar bat argitaratu du Iruñeko Udalak. Ildo horretan, txosten juridiko batek txupina jaurtitzen duten bitartean udaletxearen balkoian ikurrina jartzea baimentzen duela azpimarratu du Udalak.

Lehenago, 10:00ak aldera, Udaletxeko plaza jendez hustu du Iruñeko Udaltzaingoak, segurtasun neurriak direla-eta. Hala, 10:30 inguruan, berriz ireki dituzte eremurako sarbideak, baina kontrolak egin dituzte, sartzen zen jendea identifikatuz, arakatuz, eta abar.

Aurtengo San Fermin jaietan, segurtasun operatibo berezia da indarrean; 3.500 agente arituko dira zaintza lanetan, tartean, udaltzainak, foruzainak, Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak.

Aemeten eguraldi iragarpenaren arabera, beroa izango da nagusi gaur Iruñean. Eguneko unerik beroenetan 32 gradura iritsiko dira termometroak, eta goizaldean 16 gradu inguru egingo ditu.

Sexu-erasoen kontrako neurri bereziak

Iruñeko Udalak eta Nafarroako Gobernuak sexu-erasoen kontrako protokoloa jarri dute abian. Halaber, "Pamplona libre de agresiones sexistas/Eraso sexistarik gabe, Iruñea aske" Informazio Puntua sortu du Udalak. Bertan, atzotik hasita eta uztailaren 14ra arte, biktimentzako eta familientzako informazioa eta laguntza eskainiko dute hainbat profesionalek.

Puntua Gaztelu plazaren eta Carlos III kalearen artean egongo da, eta udalak eraso sexistak ekiditeko aurrera daramatzan kanpainen informazioa jasotzeko da.

Bertan egongo diren espezialistek lau hizkuntza dakizkite eta eraso sexisten berri jasotzeaz gain, inork sexismoarekin zerikusia duten jarrerak edo jokabideak ikusiz gero, jakinaraztea eskertuko dute.

2017ko sanferminetako egitaraua

Iruñeko Alde Zaharraz harago, jai eremu zabalagoa izango dute aurtengo sanferminek. Udalak aurkeztu duen programa ofizialean ageri denez, 425 ospakizun, ekintza eta ekitaldi ofizial izango dira aurten.

425 ekitaldietatik, % 61 musikaren alorrekoak izango dira (27 kontzertu eta 31 dantzaldi), eta % 24 (100 ikuskizun) umeentzako eta familiarentzako antzerkiak, zezensuzkoak, Buruhandiak eta Erraldoiak.

Iruzkinak

    • Bilboko jaiak

      Bilboko jaiak

      Bilboko jaietako azken albisteak, eitb.eus atarian.

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena