Eguraldiak lagundu ez arren, magiaz beteriko giroa nagusi izan da Gasteizko kaleetan Olentzero eta Mari Domingiren kalejiran. Milaka haur eta heldu bildu dira bi pertsonaiak ikustera, haiekin abestera eta ilusioz beteriko uneak partekatzera.
Ilusioa eta poza izan dira protagonista gaur goizean Bilbon eta Gasteizen olentzero eta Mari Domingiri azken gutunak ematerako orduan. Etxeko txikienak zai zai daude zer opari ekarriko dieten.
Hauek dira Endesa Ligako 12. jardunaldiak eman dizkigun jokaldirik onenak. Horien artean dago Baskoniako Donta Hallek Unicajaren aurkako partidan egindako saskiratze ikusgarria (88-90).
Gasteizko hiri-autobusen enpresak, Tuvisak, hamar autobus elektriko berri ditu, eta 4. linean sartzen hasi da, Lakuatik Mariturrira doana. Beraz, Gasteizko autobusen laurdena azken belaunaldiko autobus elektrikoak dira.
Lan batzordeak ohartarazi du Gasteizko Udaleko Segurtasuneko zinegotzi berriak, Cesar Fernandez de Landak, ez badie euren eskariei erantzuten, mobilizazioak gogortuko dituztela.
Lointek Gernikak Celta gainditu du (80-69) eta IDK-k Joventut (65-74). Ardoik, aldiz, porrot egin du Zaragozaren aurka (51-84) eta Araskik Valentziaren aurka (67-76).
Hirugarren sariak (11840) 20,4 milioi euro utzi ditu Bilbon, Miribilla auzoan, eta 11 Laudion (Araba). Bigarren sariak (40014) 3,750 milioi partitu ditu Gernikan, Leioan, Sestaon eta Getxon (Bizkaia). Beasainera ere joan da sari polit bat, 5 milioi euro utzi baititu 5. sarietako batek.
Alaveseko jokalariak Valentziaren aurkako berdinketari (2-2) buruz hitz egin du, EA Sports Ligako 18. jardunaldian. Emaitzak zapore mingotsa utzi dio, bi aldiz jarri baitira aurretik. Hala ere, puntuatzea beti positiboa dela argitu du (adierazpenak gaztlaniaz).
Unicajak garaipena lortu du igande honetan Gasteizko lehiako azken momentuan (88-90) Baskoniaren aurka. Euskal taldeak partida berdintzeko aukera izan du, baina Forrestek huts egin du gasteiztarrei itxaropena emango zien hirukoa, Endesa Ligako 12. jardunaldian.
Gasteizko klubaren Akziodunen Batzar Nagusian, ostegun arratsaldean, onartu egin dituzte, halaber, gestioaren balantzea eta aurreko denboraldiko kontuak.
Greziako taldeak, txapelketako egungo txapelduna bera, lehen laurdenean hartu du markagailuaren kontrola (33-12), eta Pablo Lasoren gizonek ezin izan dute garaipena lortzeko lehiatu. Baskonia, 17 jardunalditan zazpi partida irabazi dituela, hamabosgarren postuan dabil, sailkapenean.
Cesar Fernandez de Landa Gasteizko Segurtasun zinegotzi berria ELA, CCOO, LAB eta Sipla sindikatuekin bildu da, bakarka. Hiriko suhiltzaileek ere astelehenetik aurrera grebara joango direla iragarri dute.
Ernaik "positibotzat" jo du Gasteizko epaitegi batek 133 gazteren aurka Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jarritako zenbait isun indargabetu edota apaldu izana, eta "mugimenduaren aurkako operazioaren" erakusgarri dela.
Gasteizko auzorik gazteeneko babes ofizialeko etxebizitza batzuetako 88 familiak azaroan jaso zituzten euren etxe berrietako giltzak, eta ur berorik eta berokuntzarik gabe daude, aerotermia-sistema ez dabil eta.
Lan-gatazka bideratze aldera, Cesar Fernandez de Landa Gasteizko Udaleko Segurtasun zinegotziak Udaltzaingoan ordezkaritza duten sindikatuekin bilduko da gaur.
Josean Querejeta klubaren akziodun nagusiak esan duenez, "estadioaren inbertsioari buruz, edozein dela ere, ez dago ezer itxita". Horrez gain, aitortu du Ibaiako kirol hiriaren berritze-proiektua amaituta egon behar dela 3 edo 4 urtean.
Ondare Proiektuaren aurkezpenean, asteazkenean, Baskonia Alaves Taldeko presidenteak adierazi du, halaber, klubak "etorkizunean pentsatu" behar duela nabarmendu du.
Asteazken honetan hasi eta ostiralera arte luzatuko den itxialdiaz gain, protestak gogortu eta astelehenetik aurrera bost greba egin deitu dituzte. Besteak beste, Agirrelandako Suhiltzaileen Parkea birmoldatzea eta ibilgailu "zahar eta zaharkituak" berritzea eskatzen dute.
Euskal taldeak merezita irabazi du, Belgraden jokatutako partidan; izan ere, Pablo Lasoren taldeak ia-ia hasieratik izan ditu kontrolpean jokoa eta markagailua.
Bizkaiko taldeak 56-85 irabazi zuen Spar Gran Canariari egindako bisitan; Kutxabank Araskik, berriz, 66-55 galdu zuen Cadi La Seuren kontra, Ardoik 71-62 Estudiantesen aurrean, eta IDK-k ere ezin izan zion Duran Maquinaria Ensinori aurre egin (46-75).
Gasteizko Plaza Berritik egingo du EITBk aurten ere urteko emanaldirik bereziena. Su artifizialak ere izango dira. ETB2n, Africa Baetak eta Leire Martinezek aurkeztuta jarraitu ahal izango da kanpai joaldia.
Baskoniak bigarren garaipena jarraian lortu du Endesa Ligan eta Errege Koparako sailkatzeko aukerekin jarraitzen du, Coviran Granadari 73-75 irabazita.
Eduardo "Chacho" Coudet Alaveseko entrenatzaileak Arabako taldeak Athleticen aurka abenduaren 15ean, igandean, Mendizorrotzan jokatuko duen EA Sports Ligako euska derbiari buruz hitz egin dio. (adierazpenak gaztelaniaz)
Will Clyburnek berpiztu egin du Virtus Bologna, azken segundoan, markagailuari buelta eman dion lau puntuko jokaldi batekin, Baskoniak garaipena bideratuta zuenean.
Hauxe da Retina Araba Begisare elkarteak egin duen ikerketa baten ondorio nagusia. Gasteizko udalak ikusmen urritasuna duten pertsonen segurtasuna eta autonomia areagotzeko neurri gehiago hartzeko konpromisoa hartu du.
Euskalduna Jauregian izango da, 21:00etatik aurrera. Guztira, zuzeneko 40 musika emanaldi baino gehiago izango dira, egun osoan zehar, Gasteizen, Donostian, Iruñean eta Bilbon, etenik gabe.
EH Bilduk eta Elkarrekin Gasteizek uste dute Udal Gobernuak ez duela bete "emandako hitza eta osoko bilkuraren agindua"; izan ere, aurtengo urtarrilean, mozio bat onartu zuten, "PSE-EEren eta EAJren konpromisoarekin, 2024an amaitu baino lehen tentsionatutako eremu izendapena eskatzeko".
Hauek dira Endesa Ligako hamargarren jardunaldiak eman dizkigun jokaldirik onenak. Horien artean dago Baskoniako Donta Hallek Surne Bilbao Basketen aurkako partidan egindako saskiratze ikusgarria (67-69).
Arabako garraio publikoak milioi bat erabiltzaile berri baino gehiago lortzeko helburua du Aldundiak onartu duen bigarren Mugikortasun planak. Hamar urteko epean % 36 haziko da, besteak beste, Arababus zerbitzua.
Argentinarrak debuta egingo du Ligan, Osasunaren aurkako derbian. Partida zuzenean emango dute igandean ETB2k eta eitb.eus-ek. (Jatorrizkoa, gaztelaniaz)
Bilbao Arena izango da igandean (12:30) azken denboraldietako derbi parekatuenaren lekuko. Izan ere, Surne Bilbao Basket eta Baskonia berdinduta daude sailkapeneko behealdean, bederatzi jardunaldiren ostean.