Donostiako Aste Nagusia
Plataforma flotatzailea
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Plataforma flotatzailea izango da, eta bainulariek ere erabili ahal izango dute.
Su-festak Donostian. EFE
Donostiako Udalak erabilera anitzeko plataforma flotatzailea erosi du, Kontxako badian jarri eta Aste Nagusiko su-festak bertatik jaurtitzeko. Iaz, proba gisa, antzeko azpiegitura bat alokatu zuten.
Plataforma asteazken honetan bertan kokatuko dute, eta bainulariek erabili ahalko dute. Aste Nagusiak hilaren 5ean, 19an eta 20an erabiliko du, eta, egun horietan, itxita izango da bainularientzat.
Hilaren bostean, kontzertu bat eskainiko dute plataforma horretan bertan, eta hondartzatik eta Kontxako pasealekutik jarraitu ahalko da. Disco Bambino disko-jartzaileek eskainiko dute emanaldia, 20:00etatik.
Bestalde, aurten Aste Nagusia itxiko duen ikuskizun piromusikala Ricasa enpresak kudeatuko du, azken urteetan bezala, eta soinu-bandaren % 85 musikari donostiarrek egindakoa izango da.
Bilboko jaietako azken albisteak, eitb.eus atarian.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa