Bilbo
Vista Alegre
agentziak | erredakzioa
EAJk, PSE-EEk eta PPk galdeketaren aurka bozkatu dute "hirian ez dagoelako" eztabaida hori.
Bilboko zezen plaza, Aste Nagusian. Irudia: EFE
Albisteak (2)
Informazio gehiago (1)
Bilboko Udaleko osoko bilkurak ez du onartu zezenketen inguruko galdeketa egitea, EAJk, PSE-EEk eta PPk proposamenaren aurka bozkatuta. Udal gobernuaren arabera, eztabaida "ez dago hirian", izan ere, Udalak hiritarrei galdetzen dienean, gai hori "ez da inolaz ere agertzen".
Hala, EH Bilduk egindako proposamenaren aurka egin dute. Koalizioak galdeketa bat egitea eskatu zuen, zezen plazak izan ditzakeen erabileren ingurukoa eta argi uzteko herritarrek onartzen ote dituzten "animaliei emandako tratu txarretan" oinarritzen diren ikuskizunak.
Eztabaidan, Lander Etxeberria EH Bilduko bozeramalea Juan Mari Aburto alkateari zuzendu zaio, eta eskatu dio galdeketa egitea, sinadura bilketa egin barik, eskaera horrek "EH Bilduk, Goazenek, Udalberrik eta Animalien aldeko Alderdiak ordezkatzen dituzten ia 50.000 bilbotarren" babesa duelako.
Aburtok erantzun dionez, zezenketek jarduera ekonomikoa sustatzen dute Bilbon, diru-sarrerak, eta hotelen sektoreari ere laguntzen diote. "Tradizioak indarra galduko balu, hiritarrek interes gutxiago izango balute, baliteke gaur egungoa ez bezalako egoera batean egotea".
Halaber, gogorarazi du Zezen Plaza ez dela udalarena soilik, “erdia”ren jabe baita. “Eztabaida ez dago bilbotarren ahotan, baina ez dut esan nahi inork nahi ez duela”, gaineratu du.
Azkenik, gogora ekarri ditu Joseba Asiron (EH Bildu) Iruñeko alkateak esandako hitzak, esan baitzuen zezenketen eztabaida “bizirik” dagoela, eta gai horri heltzeko unea denean “prest” egongo dela horri heltzeko, “baina eztabaida ez du udal batek gidatu behar, gizartearen garapenaren fruitu izan behar da”.
Alfonso Gil (PSE-EE) alkateordea iritzi berekoa da, eta Bilbon eztabaida hori ez dagoela zabalik aipatu du. “Gertuko hiriek nahiko lituzkete izan zezenen munduak Aste Nagusiari ematen dion oihartzuna eta ahalmen ekonomikoa”, adierazi du.
”, adierazi du.Bilboko jaietako azken albisteak, eitb.eus atarian.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa