55. edizioa izan dute aurten Tolosan, eta mundu osotik etorritako 17 abesbatzek parte hartu dute. Abesbatza irabazleak Xabier Sarasola musikagile euskaldunaren "Neskatxa ederra" eskaini dio publikoari.
Aurten, helduen hamaika abesbatza eta umeen sei talde arituko dira lehiaketan. Asiakoek protagonismo berezia izango dute. Guztira, 800 ahots entzungo dira Tolosan lehiaketa osoan zehar.
Tolosako Usabal kiroldegiko gimnasioan entrenatzen ari zela gizon batek sexu-erasoa egin ziola salatu du emakume batek. Salaketa urriaren 8an aurkeztu zen.
Udalak indarkeria matxistaren kontrako protokoloa aktibatu du, eta ustezko erasotzaile matxistari kiroldegian sartzea debekatu dio. Tolosako mugimendu feministak bilkura deitu du arratsalderako Triangulo plazan, 18:30ean.
Gabonak azaroan hasten direla esatea gehiegizkoa izan daiteke, baina enpresa askotan aurreratu egiten dira eta hil horretan egiten dute Gabonetako otordua. Izan ere, abenduko asteburuetan lekua aurkitzea oso zaila da. Bilboko Gure Kabi eta Tolosako Fronton ia beteta daude gaurtik urte amaiera arte.
Guztiz eraberrituta dago Tolosako Alejandro Goya harategia. Sukaldea gaineratu diote eta plater elaboratuak egiten dituzte bertan. Arrakasta handia dute bertako albondiga frijituek, baita Miguel Cruz harakinak prestatu digun katxopoak ere. Pausoz pauso nola egin duen ikusi nahi?
Jokalari tolosarra 2020az gero ari da Donostiako taldean jokatzen, bigarren taldean hasieran, eta lehen taldearekin orain. 2023ko apirilaren 22an egin zuen debuta F Ligan, Natalia Arroyoren eskutik.
Hainbat biktimak, adin txikikoak batzuk, aurkeztu dute salaketa erasotzailearen kontra. Gizonak ustekabean harrapatzen zituen kalean, ukituak egiten zizkien edo euren aurrean masturbatzen zen, eta ondoren, ihes egiten zuen.
Imanol Rojo gurpildun eskiko munduko txapeldun da estilo klasikoan, 15 kilometroko proban. Eskiatzaile tolosarra prest da datorren urte hasieran Norvegian jokatuko den iraupen luzeko munduko txapelketarako.
Suliz eta Issis Valle ahizpa hondurastarrek Tolosan duten jatetxean, Hondurasko eta Latinoamerikako jakiak eskaintzeaz gain, hemengo platerak ere eskaintzen dituzte. Gainera, Txeiky jatetxean tako-potea egiten dute. Hondurasko piper-opilak nola egiten dituen erakutsi digu Issisek.
Jose Luis Sanchez Veraren taldeak, finalean, Athletic hartu du mendean, penalti jaurtiketetan, 3-2, Berazubin; partida 0-0 amaitu da. Penaltietan, Elene Lete atezaina bikain aritu da, eta bi jaurtiketa gelditu ditu.
Tolosaldea hirugarren izan da 2024ko Kontxako Banderaren lehenengo jardunaldian; ikusi, bideo honetan, nola bizi izan duten estropada traineruko arraunlariek eta patroiak.
Asteazkenean eta ostegunean jokatuko dituzte Kontxako Banderan parte hartzeko probak. Zazpina txartel daude jokoan, eta faboritoak faborito, borroka bizia izango da.
Xabat Pastor eta Jone Pastor arraunlariak neba-arrebak dira. Xabatek Eusko Label Ligako Zarauzko Ikurrina irabazi zuen Donostiarrarekin eta Jonek Euskotren Ligako Zarauzko 2. jardunaldia Tolosaldearekin. 2024ko abuztuaren 18a nekez ahaztuko dute Pastor sendian.
Tolosaldeak irabazi du Euskotren Ligako Zarauzko Ikurrinako bigarren jardunaldia. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak traineru barrutik, minikameraren irudiei esker.
Tolosaldea hirugarren izan da Euskotren Ligako Txingudiko Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak traineru barrutik, minikameraren irudiei esker.
Lasterketaren 43. ekitaldia larunbatean izango da jokoan, eta EITBk zuzenean emango du, 14:30etik aurrera, eitb.eus-en eta ETB1en bidez. 2024ko Donostiako Klasikoaren berritasun nagusia izango da Pilotegirako igoera; azken kilometroetan egingo dute, eta % 27rainoko maldak ditu mendate horrek.
Tolosaldea bigarren izan da Euskotren Ligako Orio Kanpina Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak traineru barrutik, minikameraren irudiei esker.
Tolosaldea bigarren izan da Euskotren Ligako CaixaBank Banderan, Castron. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak traineru barrutik, minikameraren irudiei esker.
Arrauneko Euskotren eta Eusko Label ligak Ibaizabaleko uretan lehiatuko dira asteburuan, larunbatean Bilbon eta igandean Sestaon. Ramon Erostarberen taldea bigarren da sailkapen nagusian.
Tolosaldea bigarren izan da Euskotren Ligako Edinor Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak traineru barrutik, minikameraren irudiei esker.
Tolosaldea bigarren izan da Fabrika Banderan, lan bikaina eginda. Bideo honetan ikus dezakezu arraunlariek nola bizi izan duten estropada ontzi barruan, minikameren irudiei esker.
Eskualdeko 10 herritan lau hilabetez zerbitzua kendu dietela salatu dute, eta beste batzuetan murriztu. Horrez gain ordezkapenak ez direla egiten esan dute, eta kezkatuta agertu dira datorren urtean lehen arretako zenbait mediku jubilatuko delako.
Horietako bat Al-Ramadan familia da. 2013an irten ziren Siriako gerratik, eta bederatzi urte egin zituzten Libanon. Hiru seme-alabekin Euskal Herrira iritsi ziren eta bi urte daramatzate Tolosan bizitzen.
Tolosaldeko Hiru Tontorren 9. edizioa izan da asteburuan, eta ia 250 parte hartzaile izan dira bertan. Oihana Zubillaga eta Iñigo Uribetxeberria korrikalariek lortu dute lehen postuan iristea.
Duela 27 urte, 1997an, hartu zuen Adunak azken aldiz eskola txikien festa. Orduan ikasle gutxi zituzten, baina gaur egun 54 ikasle dituzte: 16 HHn eta 38 LHn.
Duela urtebete jakin genuen Iñaki Arakistain eskalaitzailearen ekimenez Tolosaldeko Lanbide Heziketako irakasle eta ikasle talde bat Marokon, Taghia haranean, ur hornidura sistema hobetzen laguntzeko lanean ari zirela, eta orain, proiektua martxan jarrita bueltan dira etxean.
Bigarren mailako Euskal Pentatloi finala jokatu da Tolosako zezen-plazan. Gizonezkoetan, Beñat Telleria nagusitu da, 12 minutu eta 14 segundoko denbora eginda, Ander Altunak egin du bigarren eta Iker Goldazarenak hirugarren. Emakumezkoetan, Ane Zapirain nagusitu da, korrikako saioan aurrea hartuta.
10 emakumek salatu zuten Tolosaldeko osteopata sexu erasoengatik. Ustezko erasotzailea behin-behineko espetxealdian dago. Herritarrek haien babesa erakutsi nahi izan diete biktimei.
Leverkusengo taldeak marka jarri du, 2023-24 denboraldiko ligan ez baitu partidarik galdu. Txapeldunek zaleekin batera ospatu dute titulua, azken partidan.