Eguraldia
Bero zakarra nagusituko da astelehenean Hego Euskal Herrian: 36 gradu Araban eta 37 Nafarroan
Euskadin, muturreko tenperaturak direla eta, abisu horia ezarri dute barnealdean astelehen honetarako. Asteartean, arintze termiko txiki bat iritsiko da, baina asteazkenean termometroek berriro gora egingo dute.