Udal eta foru hauteskundeak 2023, Euskadin eta Nafarroan | EITB Hauteskundeak albisteak

Udalen osaketa

13:52

Udalen osaketa

Kanpainaurrea

Arabako PSE-EEk kultur ekitaldiak hobetzeko eta areagotzeko konpromisoa hartu du

Agentziak | EITB Media

Arabako ahaldun nagusigaiak eta hiriburuko alkategaiak kultura alorreko proposamenak azaldu dituzte larunbat honetan Gasteizko Kubik aretoan egindako ekitaldian.

  • PSE-EEren ekitaldia, larunbat honetan, Gasteizko Kubik aretoan. Argazkia: @CristinaGnlz

    PSE-EEren ekitaldia, larunbat honetan, Gasteizko Kubik aretoan. Argazkia: @CristinaGnlz

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Cristina Gonzalez PSE-EEren Arabako ahaldun nagusigaiak eta Maider Etxebarria Gasteizko alkategaiak kultur ekitaldiak areagotzeko eta hobetzeko konpromisoa hartu dute larunbat honetan, maiatzaren 28ko hauteskundeen ostean bi erakundeetan gobernatzea lortzen badute.

EAJrekin Aldundian eta Udalean dituzten koalizio-gobernuen parte dira biak, eta kultura arloan dituzten proposamenak azaldu dituzte Gasteizko Kubik aretoan egindako ekitaldi batean.

Cristina Gonzalezek "intolerantzia, ezjakintasuna eta diskriminazioari" aurre egingo dion kultura "inoiz baino biziagoa" eskatu du, "premia handiko ondasun gisa".

Maider Etxebarriak, duela egun batzuk kultura arloan proposamenak aurkeztu zituenak, ekimen batzuk errepikatu ditu, hala nola; ikuskizun, zerbitzu eta udal instalazioetara "arrazoizko prezioan" joateko gazte-bonu bat sortzea.

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena