Udal eta foru hauteskundeak 2023, Euskadin eta Nafarroan | EITB Hauteskundeak albisteak

Udalen osaketa

13:30

Udalen osaketa

Kanpainaurrea

Arabak behar dituen "garapen ekonomiko, ongizate, enplegu eta egonkortasunaren bermea" direla dio Gonzalezek

EITB Media

Andoni Ortuzarrek, bestalde, maiatzaren 28an abstentzioak ekarriko lituzkeen ondorioez ohartarazi du, "politika txarrak" irabaziko lukeela azpimarratuz.

  • EAJren ekitaldia, gaur, Iruña Okan. Argazkia: @pnvjuntasaraba

    EAJren ekitaldia, gaur, Iruña Okan. Argazkia: @pnvjuntasaraba

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EAJk Arabako Batzar Nagusietarako hautagaiak batu ditu larunbat honetan Iruña Okan. Ramiro Gonzalez Arabako Ahaldun nagusi eta EAJren hautagaiak adierazi duenez, "garapen ekonomikoaren, ongizatearen, enpleguaren eta egonkortasunaren bermea" eta "Arabarentzat etorkizun oparoaren bermea" dira.

Zortzi urtez gobernuan egon ondoren, hautagai jeltzaleak ziurtatu du Arabak bizi dituen aldaketei esperientziatik eta konpromisotik helduko diela, "ilusioz, anbizioz eta bihotzez".

Langraizko Herriko Plazan 200 pertsona ingururen aurrean egindako ekitaldian, Txaro Romero Iruña Okako alkategaiak, Jose Antonio Suso Araba Buru Batzarraren presidenteak eta Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarraren presidenteak ere hitz egin dute.

"Abstentzioa izango da Arabak eta Euskadik M-28ko hauteskundeei begira izango duten mehatxu nagusia. Jendea etxean geratzen denean eta botoa ematera joaten ez denean, alde bateko edo besteko estremistek irabazten dute, politika txarrak irabazten du", ohartarazi du Ortuzarrek.

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena