Nafarroako 30 udalerri eta 39 kontzejutan hauteskundek egin dira gaur, hain zuzen, maiatzaren 28ko hauteskundeetan hauteskunde-zerrendarik aurkeztu ez zen lekuetan. 39 toki-entitate txikitan eta 8 udalerritan zerrendarik gabe jarraitzen dute.
Azaroaren 26an hauteskundeak egingo dituzte Nafarroako zenbait udalerri eta kontzejutan, maiatzean ez zelako zerrendarik aurkeztu. Kasu batzuetan, Aulki Zuriak alderdia bakarrik aurkeztu da, eta hutsik utziko dituzte lortzen dituzten eserlekuak.
PSN eta Geroa bai bat datoz balizko gobernuaren oinarriak zehazteko beharrean. Ados daude, baita ere, akordio programatikoaren jarraipena edo kontrola ezinbestekotzat jotzean. Desadostasunak gobernu berriaren osaketan sortu dira.
Unai Hualde Vox (10:00), Zurekin Nafarroa (11:00) eta PPN (12:00) taldeekin bilduko da Nafarroako Gobernuko presidente izateko babes nahikorik duen hautagairik ba ote dagoen jakiteko. Bihar, Geroa Bai (10:00), EH Bildu (11:00), PSN (12:00) eta UPN (13:00) taldeen txanda izango da.
Geroa Baiko hautagaiaren hautagaitzak aldeko 30 boto jaso ditu. Iñaki Uriarte UPNk Nafarroako Parlamentuaren presidente izateko proposatu duen hautagaiak, berriz, 18.
Maiatzaren 28ko hauteskundeetan, alderdi horrek lau zinegotzi lortu zituen, PSNk adina, baina hauteskunde egunean bertan egiaztatu zen sozialistek laugarren zinegotzia FEPrekiko boto bakarreko aldearekin lortu zutela.
EAEko udalei dagokionez, ez da sorpresa handirik espero, EAJ eta PSEren arteko akordioaren ostean. Eta nahiko argi dago baita ere Alderdi Popularrak bere botoak emango dituela EH Bildu agintetik kentzeko. Iruñeko Udalean gauzak ez daude horren argi eta aukera asko daude zabalik.
Nafarroako Parlamentuan izan duten hartu-emana. PSNek berak esanda, bilera zakarra izan da, eta ez du inolako fruiturik eman, aurreikusi bezala. Sozialistek UPNri esan diote ez dutela ezer negoziatzeko, ez gobernurako ez udalerrietarako.
Maria Chivite sozialistak nabarmendu duenez, PSN "eskuzabala" izan da, eta eskuzabaltasun hori "elkarrenganakoa" izatea espero du. Bestalde, Uxue Barkosek "pozik" hartu du sozialistek "Parlamentuko Mahaiaren aniztasunari eta Ganberako Presidentetzari buruz" duten jarrera aldatu izana.
Joseba Asiron EH Bilduko Iruñeko alkategaiak Egun On Euskadi saioan azpimarratu du alderdi aurrerakoiak elkarrekin aritu direla lanean legealdian, eta ez duela ulertzen orain jarritako bazterketa.
Nafarroan, hauteskunde orokorrek bete-betean baldintzatutako negoziazioei buruz ezer gutxi eman dute ezagutzera oraingoz alderdiek. Gobernuaren osaketan eta Iruñeako Alkatetzan, ikusteko dago nola jokatuko duten Nafarroako sozialistek.
Europan lehen aldiz, kalamuaren aldeko alderdi batek erakunde batean sartzea lortu du. Murillo el Fruto herrian (Nafarroa) Luz Verde alderdi kannabikoak bi zinegotzi lortu ditu udalean. Euren proiektu politikoa lanpostuak sortzean datza industriarako kalamua landatu eta prozesatuz.
"Eskuina eta ultraeskuina boteretik aldenduko dituen" hiruko gobernu bat lortzeko asmoz, PSNk azaldu duenez, Chivite lehenik Uxue Barkosekin batzartuko da, eta ondoren Begoña Alfarorekin.
Geroa Bairekin eta Contigo Navarrarekin batera, Nafarroako hiriburuko hurrengo alkate izateko aurkeztu da hautagaia, baina EH Bilduren babesa ere beharko luke.
Geroa Bairen hautagaiaren hitzetan, Sanchezek gaur egindako hauteskunde iragarpenak bereziki beharrezko egiten du "PSNk jarrera hartzea nafarrek atzo botoen bitartez gehiengo aurrerakoiek osatzeko finkatutako konpromisoan".
Espainiako Estatuan igandean hautatutako hamabi parlamentu autonomikoak ekainaren 13a eta hilaren amaiera bitartean osatuko dituzte. 31 senatari, gainera, izendapen autonomiko horri dagozkio; tartean, Geroa Baiko Koldo Martinez.
UPN izan da Foru Erkidegoan bozkatuena (15 hautetsi). Atzetik geratu dira PSN (11), EH Bildu (9), Geroa Bai (7), PP (3), Zurekin Nafarroa (3) eta Vox (2).
Joseba Asiron eta Laura Aznal ospatzen ari dira Iruñean eta Nafarroan lortutako emaitza onak. Lehenengoak, gainera, ziurtatu du Udalean gehiengo aurrerakoia izango dela, eta gehiengo hori EH Bilduk zuzenduko duela.
9 zinegotzi eskuratu ditu Cristina Ibarrola buru duen zerrendak. EH Bildu gelditu da bigarren, 8 zinegotzirekin. 5 ditu PSNk, 2 PPk, 2 Geroa Baik eta 1 Zurekin Nafarroa koalizioak.
Ideologia ezberdinak alde batera utzita, hautagai guztiek bat egin dute gaur haien eskaeran, abstentzioaren beldur. Hala, gaurko hitzordua oso garrantzitsua dela nabarmendu dute guztiek.
PSNren Gobernua aldatzeko irrikitan daudenei dei egin die UPNren hautagaiak. Chitivek eskuinaren alternatiba izaten jarraitu nahi du eta EH Bilduk eta Geroa Baik aldaketa gidatu.
EAEko 1,7 milioi lagun eta 500 000tik gora nafar daude deituta igande honetan euren udaletako eta batzar nagus nahiz parlamentuko ordezkariak hautatzera. Hauteslekuak zabalik izango dira 09:00etatik 20:00etara.
Azken egunotan haien mezuak ozen zabaldu ondoren, kirola egiteko, senideekin egoteko edota atseden hartzeko baliatu dute eguna alderdi politikoetako hautagaiek.
EAEko 1,7 milioi lagun eta 500 000tik gora nafar daude deituta igande honetan euren udaletako eta batzar nagus nahiz parlamentuko ordezkariak hautatzera. Hauteslekuak zabalik izango dira 09:00etatik 20:00etara.
Kanpainako buruhausteak eta zurrunbiloa alde batera utzita, indarrak hartzen saiatzen ari dira larunbat honetan zerrendaburuak. Askok, familiarekin igaro nahi izan dute goiza.
Dagoeneko 72 mila boto baino gehiago emanda daude posta bidez, 2019an baino 10.500 lagun gutxiago dira bide hau aukeratu dutenak. Eskaera egin eta bozkatu ez dutenak, aldiz, 5.134 dira Hego Euskal Herrian.